Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartu gura dozu?

Bizkaie! 2020-05-06 11:56   Kulturea

Maiatzaren 20rako behin betiko jarduerak bialdu behar dira.

Bizkaiko Foru Aldundia Ondarearen Europako Jardunaldien hogeigarren urteurrena ospatzen dago.

Kontuak kontu, tailer praktikoa edo erakusketa publiko handia izanik, umeentzako edo helduentzako zuzenduta egon arren, idea guztiak ondo etorriak dira. Idea eta proposamenen artean kontuan hartuko dira ondokoak: Ondarea eta Hezkuntza gaiagaz zerikusia dauen edozein proiektu kontuan hartuko da; gure arbasoen lanbideak eta ezagutza, ibilbide eta jazoera interpretatiboak aztertzea be gai interesgarriak dira; fabrikak eta aberastutako indianoak; artea, zinemea eta musikea zein gizon eta emakumeak hezkuntzan.


Egutegia

- Maiatzaren 20rako behin betiko jarduerak bialdu behar dira.

- Bagila eta garagarrila: Katalogoaren edizinoa.

- Irailaren bigarren hamabostaldia: kanpainearen aurkezpena komunikabideetan.

- Urriaren 1-31: Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatu.

Jarduera idea bat pentsau eta bialdu ondareabizkaia@gmail.com helbide elektronikora edo Bizkaikoa webgunean dagoan inprimakia bete.

Edozein personak hartu leike parte, maila indibidualean edo kultur alkarte batean, udalak, tokiko museoak, hezkuntza zentroak...

Baldintza bakarra jarduerea doakoa izatea eta proposamen hau ezagutzera emoteko parametroen barruan kokatzea da.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu