Martxan da VIII. Gazte Artea Ezkerraldean

Bizkaie! 2020-05-05 12:55   Kulturea

Barakaldo, Sestao, Portugalete eta Santurtziko sortzaileek hartu leikie parte lehiaketan.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gaztedi Bizkaia programeak antolatutako Gazte Artea Ezkerraldean lehiaketearen 8. edizinoan parte hartzeko epea zabaldu dabe gaur, maiatzak 5. Bilboko Itsadarraren Ezkerraldeko lau udalerrietan erroldatutako artista gazteentzako deialdia da, hau da, Barakaldo, Sestao, Portugalete eta Santurtzikoentzat. 15 eta 29 urte bitartekoa da mugea.

Bagilaren 15era arteko epea izango dabe euren proposamenak bialtzeko. Artistek gitxienez hiru obrako sortea aurkeztu beharko dabe, formatu digitalean, eskabide fitxeagaz eta artelanen fitxa teknikoagaz batera. Piezen ezaugarri fisikoez gan, transmitidu nahi izan dauena azaldu beharko dau sortzaile bakotxak fitxa teknikoan.

Antolatzaileek lau onenak aukeratuko ditue (udalerri bakotxeko irabazle bat), euren obrak lau herrietan erakutsi deiezen, erakusketa ibiltarietan. Aurtengo urritik 2021eko urtarrilera egingo ditue, hau da, hiru aste inguru herri bakotxean. Ganera, irabazle bakotxari 300 euro emongo deutsiez, obrak jentaurrean erakusteko lagatzeagaitik.

Hortaz, artearen munduan hasi barri diranek aukera parebakoa dabe euren obrea publikoari erakutsi eta zabaltzeko. Gaztedi Bizkaia programako arduradunen arabera, alor profesionalean sartzeko bultzadea emon nahi deutsie lehiaketako irabazleei eta, bide batez, Ezkerraldea dinamizau.

Oinarriak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu