Bilboko udal ortu ekologikoak zabalik

Bizkaie! 2020-05-05 12:43   Pil-pilean

Maiatzaren 6an zabalduko ditue.

Bilboko Udaleko Mogikortasun eta Jasangarritasun Sailak udal ortu ekologikoak zabalduko ditu barriro be eguaztenean, maiatzaren 6an, astelehenetik domekara, goizeko 9:00etatik iluntzeko 21:00ak arte. Holan, ortuetako jarduerea egin ahal izango da barriro, Konfinamendua Arintzeko Planeko 0 Fasean osasun arloko agintariek egindako jarraibideen arabera; hain zuzen be, fase horretan jagoteko jarduera ez-profesionalak eta nekazaritzako produktuak batzea arautzen dira.

Halan da be, kutsatzeko arriskua murrizteko, neurri bereziak ezarriko dira, berbarako, eskularruak eta maskarea nahitaez erabili behar dira egonaldi guztian eta esparru osoan, baita sarrerako hesiko giltzarrapoa zabaldu eta zarratzeko be. Era berean, metro biko tartea gorde behar da ortuetan dagozan personen artean.

Ortuetara joateko eta horreetan zenbat persona egon daitekezan zehazteko erispide bereziak ezarriko dira, jente piloketarik ez daiten egon. Lursail bakotxeko persona bakarra joan daiteke. Egun bikoitietan lursail bikoitien emakidadunek izango dabe bertaratzeko baimena eta egun bakoitietan, lursail bakoitien emakidadunek. Bestalde, gehieneko jente-kopurua ezarriko da instalazino bakotxean. Artxandan, gehienez be, 45 persona egon ahal izango dira aldi berean esparruaren barruan; Otxarkoagan, 30 izango dira eta Errekalden, 20, kasu guztietan mantentze-lanetakoak tartean dirala.

Salbuespenezko egoera honek iraun bitartean zarratuta egongo dira aldagelak eta komunak eta ezin izango dira erabili instalazinoetako mahaiak eta jarlekuak. Lanabesak be ezin izango dira erabili eta beraz, nork bereak eroan beharko ditu. Esparruan gotuzan irriak erabilteko moduan egongo dira, betibe kontuan hartuta eskularruak erabili behar dirala iturrian ibilteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu