Poetak Maiatzean 2020 online jaialdia

Bizkaie! 2020-05-05 08:31   Kulturea

Maiatzaren 8tik 30era.

Gasteizeko Hunkitu Arte alkarteak atonduta, maiatzean, mintegiak, errezitaldiak, kontzertuak, ikusizko poesiaren erakustaldiak, irakurketa herrikoiak zein bestelakoak izango dira. Parte hartzen dabe, besteak beste, tokiko eta gonbidauko poeta, talde, alkarte, poesiaren inguruko tailer, kantautore, musika-talde, aktore, musikari edo jantzariek. Helburu nagusiena da poesia zabaltzea uri osoan zehar, eskolan, unibersidadean, liburutegietan, tabernetan, merkatal-guneetan, uriko leku emblematikoetan...).


VIII. edizinoa

Errezitaldiak, kontzertuak, lantegiak, performanceak, ipuin-kontalariak eta beste izango dira 2020ko programan. Internet bidez jarraitu ahal izango dira, zuzenean, streaming bidez, edo jaialdiaren webgunean jarriko diran bideoen bidez. Eta sare sozialetan: youtube, Instagram eta facebook.

Gasteizko Nazinoarteko Poesia Jaialdia zabaltzeko ardurea Elisa Rueda Jaialdiko zuzendariak izango dau, izan be, arratsaldeko 18:00retan inaugurazinoan buru izango da eta Bidaialariaren eskultureari jaialdiko kamisetea jarriko deutso (Ikusgai webgunean zein sare sozialetan).

20:15ean, Poesia Lehioan ekimenean, egunero errezitaldiak izango dira.

VIII. Poetak Maiatzean Nazinoarteko Poesia Jaialdiaren egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu