Euskal kantu eta olgeten ikastaroa dakar Labayruk

Bizkaie! 2020-05-04 10:28   Kulturea

Maiatzaren 11n hasiko da kursoa, eta online izango da.

Geure inguruko beti-betiko kantu eta olgetak galtzen doaz pixkanaka azken belaunaldiotan, baina Labayru Fundazinoa horreek berreskuratzeko ahalegina egiten dabil aspalditik. Oraingo honetan, internet bidezko ikastaroa atondu dau, helduentzat, maiatzaren 11tik 22ra (10 ordu). Era horretara, parte-hartzaileek geure-geureak diran baliabide ludikoak eskuratuko ditue seme-alaba, loba zein ikasleakaz lantzeko, eta, bide batez, euskal kulturearen transmisinoan lagunduko dabe.

Labayruk azaldu dauenez, ikastaro teoriko-praktikoa izango da. Aurrez aurreko klaserik ezin danez emon, olgetak eta kantak ikusi eta entzuteko hainbat baliabide preparauko ditue antolatzaileek: Audio-fitxategiak, bibliografia, diskografia, interneteko loturak... Umeakaz olgetako idea ugari jasoko ditue parte-hartzaileek, Labayruren arabera.

Online formatuak baditu abantailak be: Ikastaroaren edukiak nahi dauen momentuan landuko ditu bakotxak, ordutegi finkorik ez dalako egongo. Astero-astero materiala bialduko dabe kursoaren arduradunek, norberak nahi dauenerako. Hori bai, ikasle bakotxari arreta personalizadua eskainiko deutsala ziurtatu dau Labayruk.

Izena emoteko epea zabalik dago, labayru@labayru.eus helbide elektronikora idatzita. 80 euro izango da prezio arrunta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu