Herri Ondareko katalogoan bideo gehiago

Bizkaie! 2020-05-04 09:44   Kulturea

Herriondarea.eus webgunea elikatzeko prozesuan jarraitzen dau Labayruk.

Azken egunetan beste 165 bideo-txatal argitaratu doguz, lehendik dagozanen ganean corpus ederra osotzen dabela. Aspaldi honetan, Pedro Mari Goikoetxea kazetaria lagun dogula, gure inguruko kirolari handiak izandakoei grabazinoak egin deutseguz. Horreetatik hainbat txatal egin eta argitaratu ditugu. Hona hemen:

- Jesus Eguzkia Eguzki (Atxondo) eta Pedro Mari Goikoetxea (Lezama) (10 korte).

- Mila Goikoetxea, Mungiako andereñoa (26).

- Jose Ramón Uriarte Katxin Aulestiko pelotaria (43).

- Jesus Garcia Ariño, Atxondoko pelotaria (22).

- Pedro Garitaonandia, Zaldibarko pelotaria (24).

- Eusebio Bengoetxea, Aulestiko pastorea (40).

- Carmelo Cedrún, Zornotzako futbolaria (14).

- Jesus Urkidi Celaya, Ziortza-Bolibarkoa (10).

Euren bizimoduaz eta lanbideaz dihardue danak, herriko, etxeko eta lagunarteko gorabeherez. Euskera mueta ezbardinak entzuteko aukerea emongo deuskue, eta gure ondareaz jaubetzeko bidea be bai.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu