Prentsa Askatasunaren Nazinoarteko Egunerako bialdu bideoa maiatzak 1 baino lehen
2020-04-30 11:55 Pil-pilean1993tik urtero maiatzaren 3an ospatzen da.
Gizarteak informazinoa jasoteko, informazino zuzen eta benetakoa hartzeko dauen eskubidea eta zeregin horretan bizia arriskuan jarten daben munduko kazetariei omenaldia egiten jake. Aurten, kazetaritza independentea bermatzeko neurrietan jarri da atentzinoa. Deialdi hau esparru horreetan eginkizun bat daben guztiei zuzenduta dago, besteak beste, gobernuak, kazetariak eta komunikabideak, botere judiziala eta sektore juridikoa, Interneteko enpresak, gizarte zibila, talde akademikoak eta gazteak. Kazetaritza profesionalaren hobekuntzan izandako aurrera pausuak eta kazetaritza horrek erakunde mediatiko independenteetan dauen oinarria izango ditu ardatz 2020ko Prentsa Askatasunaren Nazinoarteko Egunak.
Urtero legez, maiatzaren 3an, Prentsa Askatasunaren Nazinoarteko Eguna ospatzen da, Unescok hautatua, munduan prentsa askatasuna aldarrikatzeko asmoz prensa libre, pluralista eta menpekotasunik bakoa gizarte demokratiko guztien oinarrizko osogaia dala aintzat hartuta. Euskal Kazetarien Alkartea eta Colegio Vasco de Periodistas – Kazetarien Euskal Alkargoa ospakizun horregaz bat egin eta horregaitik eskatzen deuskue berariazko mezua dauen bideo bat grabau eta parte hartzeko, honako baldintzk bete behar dituana:
Gaia: Kazetaritza ausart eta inpartzial baten alde edo kazetaritza independente bat bermatzeko neurriak hartzea izango da.
- Bideoak 30 segundoko iraupena izan beharko dau gehienez (15-20 segundo izango litzateke egokiena).
- Bideo guztiak zeharretara grabau behar dira, edizinoa homogeneoagoa eta errazagoa izan daiten.
- Gaztelania edo euskerea erabil daiteke, bata zein bestea.
Berbaldi bakotxean, parte hartzen dauen personearen izena eta abizena agertuko dira, ez hedabidekoa.
Bideoa maiatzaren 1aren 12:00ak baino lehen bialdu behar da info@kazetariak.eus helbide elektronikora.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!