Berreginen Museoak modu birtualean egingo dau Ponpeiara bidaia

Bizkaie! 2020-04-30 09:32   Kulturea

Itziar Martijaren berbaldia apirilaren 30ean, 18:00retan, izango da.

Apirilean izandako harrera bikaina ikusita, Bilboko Berreginen Museoak Obrea bere testuinguruan ekimenaren edizino berezia eskainiko dau modu birtualean, Itziar Martija teknikariaren eskutik. Holan, Bizkaiko erakundeak bere programazino ofiziala beste modu batean eskaintzeko lanean jarraitu nahi dau, bakartze-egunotan etxeko jarduerak sustatu guran.

Bideokonferentzia apirilaren 30ean argitaratuko da, 18:00etan, Museoaren Youtube, Facebook eta Instagram kontu ofizialetan eta momentu horretatik aurrera, erabiltzaile bakotxak nahi dauenean gozau eta komentau ahal izango dau berbaldia etxetik.

Ekimenak Ponpeiaraino eroango dau publikoa, Egin bedi argia berbaldiagaz; barriro be, aukeratutako gaia Altxor elektrikoak aldi baterako erakusketeagaz lotuta dago. Berbaldia antxinako Ponpeian oinarrituko da, atal honetan ikusgai dagozan objektuen hautaketa baten bidez. Leku horretara bidaiatu arren, gaiak oso kontu zehatza izango dau ardatz: Ponpeiako etxebizitzen argiztapena eta, beraz, antxinako Erromarena.

Aitatu aldi baterako erakusketeak antxinako Erromako ardien erreprodukzino galbanoplastiko dezente hurretik ikusteko aukerea emoten dau; pieza originalak Ponpeiako indusketetan topau ziran. Argizuloak, kandelak eta zuziak, argi naturalagaz batera, argiztapen-iturri bakarrak izan dira mendeetan zehar eta horreei lotutako bitxikeria asko dago. Horregatik, ez da atzean geratuko Altxor elektrikoak erakusketeak dakarren aukerea, kandelen argitan, objektu ez hain egunerokoei buruz (brontzezko argieren kasuan) berba egiteko, antxinatasunaren inguruan ditugun ezagutzak argitzeko. Formetatik eta materialetatik hasi eta lanpara horreek emondako argi kopurura, antxinako argiztapenak gaueko jarduerea ahalbidetuko leukien espazioak sortzeko aukerak aztertuko dira.

Bilboko Berreginen Museoak 2019-2020 ikasturtean, Obrea bere testuinguruan tematizau bat eskaintzea erabagi dau, bere berbaldi ezaguna, bildumako pieza bat hilean behin aztertzen dauena eta dagoeneko 10 urte baino gehiago dituana, Valladolideko Eskulturearen Museo Nazionaletik datorren Altxor Elektrikoak aldi baterako erakusketa barrian oinarrituko da. Holan, erakusketea Bizkaiko erakundean orain arte ikusitako handienetako bat da.

Apirileko online jarduera hau doban da eta interesa dauen publiko guztiarentzat zabalik dago. Zikloa Museoaren programazinoaren erreferente bihurtu da dagoeneko eta ha sendotzen dau alderdi pedagogikoan eta kulturalean. Hori dala eta, erakundeak hile honetan modu birtualean eskaini nahi dau.

Bilboko Berreginen Museoa 2006ko zemendian berredegi eben Mariaren Bihotzaren antxinako eleizan eta Bizkaiko uriburuko zaharrenetako bat da. Orain 80 urte sortua, bere modukoen artean onenetakoa da, erakusten dituan berreginen hautaketeagaitik eta kalidadeagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu