Eusko Jaurlaritzeak kulturako profesionalentzako deialdia onartu dau

Bizkaie! 2020-04-29 12:27   Kulturea

Laguntza horreen inguruko zehetasun guztiak Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Joxean Muñoz, EJko Kultura Sailburuordea. | Ikusi handiago | Argazki originala

Enplegua eta Gizarte Politiketako Sailak sustatu dau, Lanbideren bitartez, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailagaz lankidetzan, eta 2,5 miloe euroko aurrekontua izango dau. Laguntzinoaren hileko zenbatekoa 2019ko dirusarrera garbien hileko batezbestekoaren % 70aren baliokidea izango da; gehienez be 1.200 euro jaso ahal izango dira hilean.

Gobernu Kontseiluak gaurko bilkuran onartu dau kulturako langileentzako ezohiko diru-laguntzino deialdia. Lanbidek eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatu dabe joandako apirilaren 15ean iragarritako Kulturako profesionalei laguntzeko programea. Deialdi honen bitartez kulturako profesionalen ekonomia-jarduerea lagundu nahi da, jakinda hareen kultura-jarduerea neurri handi batean eten behar izan dala azken asteotan. Horretarako, aitatu erakundeak alkarregaz lan egin dabe laguntzinoak kulturearen errealidade bereziagaz bat etorri daitezan.


Onuradunak

Programa hau zuzenduta dago egoitza personala eta fiskala Euskadiko Autonomia Erkidegoan daben, edadez nagusiak diran eta Persona Fisikoen Errentearen gaineko Zergearen autorpenean artisten jarduera profesionala daben personei. Era berean, deialdian jaso da Covid 19aren ondorioz jarduerak eta programak bertan behera itxi behar izan jakezala.

Laguntzok jaso leikiezan personak, gainera, era esklusiboan ibili behar dira maila profesionalean bertan behera geratutako kultura-jardueran. Jarduera horretan esklusiban dabizela ulertuko da hareen diru-sarreren % 60 haretatik eskuratzen dabenean.


Laguntzen zenbatekoa

Laguntzinoaren hileko zenbatekoa hauxe izango da: 2019an izandako dirusarrera garbien hileko batez bestekoaren % 70aren baliokidea (betiere kultura edo arteari lotutako jarduerea kontuan hartuta). Gehienez 1.200 euro jaso ahal izango dira hile bakotxean. Persona eskatzailea kultura edo artearen arloan, maila profesionalean, 2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko martiaren 13ra hasi bada, zenbatekoa 950 euro/hilebete izango da. Era berean, laguntzinoak iraungo dau 2020ko martiaren 14tik harik eta Alarma Egoerea amaitzea agindu eta kultura zein arte-arloko ekitaldi kolektibo presentzialetara itzultzea baimentzen dan azken egun arte. Gehienezko epe bat ezarri da: 6 hilebete.


Izapidea

Diru-laguntzinoak jasoteko eskaerak Lanbideren egoitza elektronikoaren bitartez aurkeztuko dira, hau da, www.lanbide.euskadi.eus webgunearen bidez. Baldin eta persona eskatzaileak beharrezko bitarteko elektronikorik ez badau, eskaerea Zerbitzu Orokorretan edo Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren edozein Enplegu Bulegotan aurkeztu leike, baita Administrazino Publikoen Administrazino Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 16.4 artikuluan ezarritako beste edozein bitartekoren bitartez be.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak aholkularitza personalizatua eta gida bi jarri ditu martxan kulturearen langileei zuzenduta, Covid-19aren krisiaren aurrean martxan jarritako neurri horreen eta beste batzuen barri emoteko. Interesatuek Kulturklik Pro-n eskuratu leikiez.


Bateragarritasuna

Gaur onartutako deialdiko espedientean batzen danaren arabera, laguntzok bateraezinak izango dira ondoko honeekaz: jarduerea ixteagaitiko ezohiko prestazinoa; COVID-19ak ekarritako osasun-krisi egoerea kudeatzeko ezarritako Alarma Egoerearen eraginpean jarduerea ixteagaitiko ezohiko prestazinoa; lanbakotasun-prestazinoa; edo dirusarreren beste edozein ordezko prestazino, laguntzino edo diru-laguntzino, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak edo beste edozein Administrazinok edo erakunde publikok edo pribatuk emon dituanean.

Laguntza horreen inguruko zehetasun guztiak Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira datozen egunotan; hurrengo egunetik aurrera hasi ahal izango dira eskatzen.


Laguntzak eskuratu leikiezan jardueren zerrendea, Jarduera Ekonomikoen Indizearen (JEIren) arabera:

Sekzinoa: enpresa-jarduerak. Multzoa. Aisialdi- eta kultura-zerbitzuak.

961 Taldea. Zinemagintzea (bideogintzea barne) eta jarduera horri lotutako zerbitzuak.

961.1 Epigrafea. Zinemagintzea (bideogintzea barne).

961.2 Epigrafea. Film edo zinema-zinten (bideoa barne) bikoizketa, sinkronizazinoa eta muntaketea, enpresa produktoreak berak egiten ez dauenean.

961.3 Epigrafea. Film edo zinema-zinten produkzinorako eszena-apainketak, enpresa produktoreak berak egiten ez dauenean.

966 Taldea. Bibliotekak, artxibategiak, museoak.

966.1 Epigrafea. Bibliotekak eta museoak.


Multzoa. Lanbide liberal, artistiko eta literarioak.

861 Taldea. Pintoreak, eskulturgileak, zeramikariak, artisauak, grabatzaileak eta antzeko artistak.

862 Taldea. Artelanen barriztatzaileak.


Sekzinoa: lanbide-jarduerak

226 Taldea. Soinu-teknikariak.

227 Taldea. Argiztapen-teknikariak.


Sekzinoa: arte-jarduerak. Multzoa. Zinema, antzerki eta zirkoari lotutako jarduerak.

011 Taldea. Zinema eta antzerki-zuzendariak.

012 Taldea. Zuzendaritza-laguntzaileak.

013 Taldea. Zinema eta antzerkiko antzezleak.

014 Taldea. Espezializautako estrak, dobleak, konpartsak...

015 Taldea. Zinema, telebista eta bideogintzako kamera operadoreak.

016 Taldea. Umoristak, karikatoak, eszentrikoak, errezitatzaileak, ilusionistak...

017 Taldea. Apuntatzaileak eta errejidoreak.

018 Taldea. Zirkoko artistak.

019 Taldea. Zinema, antzerki eta zirkoari lotutako beste jarduera batzuk, BLSG.


Multzoa. Jantzeari lotutako jarduerak.

022 Taldea. Jantzariak.

029 Taldea. Jantzeari lotutako beste jarduera batzuk, BLSG.


Multzoa. Musikeari lotutako jarduerak.

031 Taldea. Musika-irakasle eta zuzendariak.

032 Taldea. Musika-tresnen interpreteak.

033 Taldea. Kantariak.

039 Taldea. Musikari lotutako beste jarduera batzuk, BLSG.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu