'Glittering Misfits' filma online

Bizkaie! 2020-04-28 12:58   Zinemea

Maiatzaren 1etik aurrera Márgenes VOD plataforman egongo da ikusgai.

Oraingoz, Filmin plataforman ikusgai dago Filmin Euskeraz bilduman, euskerazko azpidatziakaz eta maiatzaren 1etik aurrera Márgenes VOD plataforman egongo da ikusgai.

Donostiako 67. Zinemaldian, Euskal Zinemaren Irizar Sarirako lehiatu (Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak eroan eben La trinchera infinita filman egindako lanagaitik, baita Zidarrezkoa Maskorra be zuzendaritza onenari) eta Zinemaldiko Epaimahaiaren Aitamen Berezia jaso dauen Iban del Campo arrasatearraren Glittering Misfits-en, Dirty Martini eta Tigger! antzezleen gorabeherak nabarmentzen dira eta New Yorkeko off-off Broadwayko nightclub eta kabaretak esploretako bidaian joakuz. Euren eguneroko intimidadea ardatz, ulertarazoko deuskue ze burrukari, ze gakori eta ze arrazoiri esker diran oraindino neo-burlesque fenomenoaren figurak eta erreferenteak, jokera horrek 90eko hamarkadan New Yorken eztanda egin ebanetik 20 urte igaro diranean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu