'Lau Horma Artean' arte erakusketea, hilaren 29an zabalduko dabe
2020-04-27 12:07 KultureaAMARI art-agency-k atondu dau.
Inoiz baino interdisziplinarragoak diran 20 artista lotzen dituan arte ekintza birtuala, hilabete t’erdiz edegita egongo dana:
Lau Horma Artean
• Amaia Aparicio - Argazkilaria.
• Amaia Conde Chiralt - Zura darabilen eskultorea.
• Madera Ilegal (Gabriela Castro) - kantautorea.
• Ines Bermejo - Artista plastikoa (collage).
• Isabel Garcia - artistea.
• Nakatambutxef (Izei Azkue) - Txefa.
• Javier F. Paiz -kertzailea irudi, pintura eta musika arloetan.
• Javier de Miguel Avecilla - Argazkilaria.
• Jone “Lost Sketch - Ilustratzailea.
• Laura Alonso Fernández - Ikertzaile eszenikoa.
• Paula Brezo - Artista antidisziplinarra.
• Unai Brea - Kantari-kazetaria.
• Jose Carlos Torre - Marrazkilaria
• Vida Looka - Arima oneko artista.
• Olatz Azurmendi - Ilustratzaile garabateroa.
• Maier Arrieta - Jantzaria.
• Desegin - Ilustratzailea.
• Lolailo C-V7V - Arte saturatua.
• Naia Arias Larreategui - Jantzaria.
• Oier Garamendi - Ooliartistomanoa
- Komisarioa: AMARI art agency - A. Ortells
- Kartela @Ilustrador_desegin-ek egin dau.
AMARI-ren webgunean eta honen sare sozialetan ikusgai egongo da erakusketea, gaur egun ez baitogu online erakustea baino. Krisialdiak eragindako konfinamendua dala eta, baita zeozer egiterik leukien instituzinoek beste aukerarik ez bermatzea erabagi dabelako. Artistok batu gara arte eta kultura barri eta freskoak beharrezkoak dirala uste dogulako, batez be, orain erakusketa eta kontzertu aretoek, galeriek, museo eta bestelakoek ateak zarratuta dituelako baina, aldi berean, beste inoiz baino gehiago, gizarteak euren arte eta kultur sensibilidadea edegi dabenean.
Grezia klasikoan, artea eta kulturea, medikuntzearen ezinbesteko atalak ziran; eta gizartearen gaixotasunei aurre hartzeko, prebentzino edota osatzeko horren ardatz baitira artea eta kulturea, gaur egunekoak argi dakarren eran: ohiturok sistema-inmunitarioa hobetzen lagundutzen deuskue, ansiedadea, depresinoa eta estresari aurre egiten be, besteak beste, gure glukosa mailea be kontroletan baitau.
Euren itzalaz disfrutauko ez dabenek arbolak landatzen dabenek egiten baitabe gizartea gizarte izatea
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!