Gernikako bonbardaketearen 83. urteurrena online

Bizkaie! 2020-04-24 12:30   Kulturea

2020ko apirilaren 24, 25 eta 26ean makinatxu bat ekitaldi izango dira.

Covid19 pandemiak eragindako alarma egoereak eraginda, aurten Gernikako bonbardaketearen 83. urteurrena online ospatuko dabe. Hona hemen Gernikako Bakearen Museoak eta Gernika Gogoratuzek 2020ko apirilaren 24, 25 eta 26rako alkarregaz antolatutako jardueren programa osoa. Dana ikusgai izango da zentro bien webguneetan, baita sare sozialetan be (Facebook, Twitter, Instagram eta Youtube).

Gernikako bonbardaketea gogoan goiburupean, Gernikako Bakearen Museoak eta Gernika Gogoratuzek Bakearen aldeko Ikerketa Zentroaren programa bateratu birtuala aurkeztu dabe. Horren ondorioz, bonbardaketearen 83. urteurrena modu birtualean baino ezin izango da ospatu. Zentro biek urte asko daroez Gernikako bonbardaketatik bizirik urten eben gizon-emakumeek transmitidutakoari, testigantzei, ez ahaztuteko nahiari eta jazotakoa eta ikasitakoa belaunaldi barriei erakusteari balioa emoten. Lan horren emoitzea dira, orain online programa honetan agertutako argitalpen, bideo eta baliabide guztiak, gure webguneetan eskuragarri egongo diranak eta, apirilaren 24, 25 eta, batez be, 26an zehar, #BombardeoDeGernika2020 #GernikakoBonbardaketa2020 traolakaz gure sare sozialetan zabalduko ditugunak. Lagundu eiguzue, 2020. urtean, Gernikako bonbardaketearen 83. urteurrena eta Bigarren Mundu Gerraren amaierearen 75. urteurrena ospatzen dogun urtean, gerren eta horreen ondorio larriak gogoratzen eta hausnartzeko balioko deuskuen material horreek zabaltzen eta itxaropen mezua zabaltzen be.


Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu