Jose Luis Zumeta pintorea hil da
2020-04-24 08:12 Kulturea81 urtegaz hil zan bart ezustean.
José Luis Zumeta Etxeberria (Usúrbil, 1939ko apirilak 23 - Donostian, 2020ko apirlaren 23an), 81 urtegaz hil zan bart. 50 urtetik gorako ibilbidean, gehienbat pintura abstraktoa landu dauen artistea, Gaur (Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Rafael Ruiz Balerdi, Remigio Mendiburu, Sistiaga, Amable Arias eta Néstor Basterretxeagaz batera) eta Ez Dok Hamairu taldetako kidea izan zan.
Oteiza, Txillida zein Basterretxea lagun zituala makinatxu bat lan itxi ditu hemen eta munduan. Gogoan hartzekoa da gazterik hasi zala beharrean, Donostiako Gráficas Valverden marrazkilari grafiko lanak egiten hasi zan 14 urtegaz eta datu lez baino ez bada be, Pintore Gazteen Urrezko Domina Nazionala irabazi eban Madrilen.
70eko eta 80ko hamarkadetan erakusketak egin zituan hainbat herrialdetako arte galerietan, Mexikon, AEBetan, Alemanian, Txekian, Madrilen eta Bartzelonan eta 1989an, Bilboko Arte Eder museoak erakusketa antologikoa eskaini eutson.
Frankismoaren biktimen omenezko erakusketa ibiltarian be erakutsi zituan pinturak, baita San Telmo museoan, Durangoko Arte eta Historia museoan, Bilboko Mikeldi Galerian zein Arabako Arte Modernoaren museoan be.
XX. mendearen amaieran, 1967an, Picassoren Omenezko Gernika obreari esker Euskal Pintura Saria irabazi eban.
Pintore gipuzkoarrak Mikel Laboaren diskoen azalak eta bestelako kartelak be egin zituen, berbarako 50. Durangoko Azokea iragarteko kartela.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!