Euskaltzaindiaren liburuak % 10 merkeago gaur

Bizkaie! 2020-04-23 07:55   Kulturea

Liburuaren Nazinoarteko Egunagaitik da eskaintzea.

Euskaltzaindiak bat egin dau Liburuaren Nazinoarteko Egunagaz, gaur, apirilak 23. Horrenbestez, egun guztian % 10 merkeago erosi ahal izango dira Akademiak argitaratutako liburuak webguneko online katalogoan (egoitza fisikoa itxita dago Covid-19agaitik).

Hileotan plazaratutako azken nobedadeen artean dagoz erakundearen mendeurrenari lotutako liburu batzuk, Euskaltzaindia, ehun urteko laguna nobela grafikoa, esate baterako. Era berean, online erosi leitekez Hiztegi Historiko-Etimologikoa eta Euskara Batuaren Eskuliburua erreferentziazko lanak, herrialdez herrialde egindako toponimia-azterketa sakonak, Euskera agerkariaren aleak eta beste.

Behin nahi doguzan liburuak aukeratuta, ordaintzeko orduan % 10 gitxiago izango da prezioa gaur, apirilak 23. Alarma egoerea amaitzen edo arintzen danean banatuko deutsiez liburuak erosleei. Euskaltzaindiak azaldu dauenez, bidalketa gasturik ez dabe kobrauko.

Hiru idazle handiren heriotzearen eguna dalako egiten da Liburuaren Nazinoarteko Eguna apirilaren 23an. William Shakespeare, Miguel de Cervantes eta Inca Garcilaso de la Vega, hain zuzen. 1926an egin zan lehenengo aldiz eta, Euskaltzaindiak gogora ekarri dauenez, 1988tik Unescoren babesa dauka. Irakurzaletasuna bultzatzea, liburugintzeari laguntzea eta jaubetza intelektuala babestea dira helburuak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu