'Kirol, Hezkuntza eta Bizikidetzea: Ume eta Nerabeen Babesa' titulu barria sortu dabe
2020-04-22 12:37 KultureaUPV/EHUk eta Athletic Club Fundazinoak euren esperientzia eta interesak batu ditue.
Hitzarmenaren ondorioz, Kirol, Hezkuntza eta Bizikidetzea: Ume eta Nerabeen babesa aditu titulu barria sortu dabe, 2020/2021 ikasturtean martxan jarriko dana. Hogei kreditugaz eta modu erdi presentzialean, hezkuntzearen eta kirolaren arloko adituek atonduko ditue kiroleko, eskola-kiroleko eta kirol federatuko profesionalak, ikuspegi barritzailea eta inklusiboa ardatz hartuta eta personen garapen integrala sustatzen daben balioak kontuan hartuta.
Beraz, umeak eta nerabeak babesteko legeakaz bat datorren titulua da eta hiru helburu nagusi ditu:
1) Umeak eta nerabeak babesteari buruzko lege-esparrua aztertzea eta kirol-esparruari lotzea.
2) Eskubide eta aukera bardintasuna bermatuko daben prestakuntza-prozesuak diseinau, landu eta ebaluetako kapaz diran entrenatzaileak trebatu eta balioei, ekidadeari eta dimensino emozionalari arreta berezia eskaintzea.
3) Kirola gizarte-trebetasunak eta trebetasun kritikoak landu eta herritarrei zerbitzua emoteko tresna lez identifikatzea.
Gainera, umeek eta nerabeek kirol-arloan dituen esperientziak ezagutzeko aukerea izango dabe ikasleek eta 4 kredituko praktika espezializatuak egingo ditue graduondoko edukiak praktikan jarteko ingurune batean. Hori guztia Athletic Fundazinoaren eta UPV/EHUren zuzendaritzapean, edade txikikoakaz egindako kirol-lanaren bikaintasunera heltzeko helburuagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!