Itsuentzako liburuak kalean, kultura eta hezkuntzarako sarbidea erakusteko
2020-04-22 08:17 Kulturea#LiburuarenEguna dala eta, literatura klasikoko izenburu bi eta umeentzako ipuin batzuk argitaratuko ditue.
Itsuek irakurketea dabe kulturara eta hezkuntzara heltzeko lagun eta, horregatik, erakundea buru-belarri dabil egunotan ONCE Liburutegi Digitala (BDO) sustatzen, aisialdia ardatz hartuta eta lehentasuna emoten deutse ikasle itsuen eskaerei, ikasturteari eutsi ahal izateko, lehen hezkuntzatik unibersiadera.
Itsuek zelan irakurten daben erakusteko, ONCEren Bibliografia Zerbitzuak, braille eta/edo soinuzko egokitzapenak egin dituanak, aukerea emongo dau egunotan webgunera igoteko itsuek irakurten dituen ohiko audioliburu klasikoetako batzuk, baita oraingo honetarako grabautako ipuin batzuk be; holan bermatzen da egunotan itsuek irakurzaletasuna izango dabela lagun egiteko eta askatasunerako iturri nagusi legez, batez be bakarrik dagozan eta teknologia eskuratzeko zailtasun handiagoa daben edadekoei begira, baita ikasleena be, benetan gizarteratzeko bermea.
Online bibliografia-zentro handia (sarbide mugatua dauena) liburutegi digitala da eta 60.000 titulutik gorako dokumentu-funtsa dau. Urtero, ikusmen-desgaitasuna daben 9.000 personak baino gehiagok jasoten dabe funts hori eta urtean 336.000 deskarga baino gehiago egiten ditue.
Liburuaren Eguna (apirilak 23) tartean dala, aste osoan zehar kulturea bultzatzen jarraitzeko, ONCEren webgunean lan bi igoko ditue egunero, La casa de Bernarda Alba, Los pazos de Ulloa, La vida es sueño, El ingenioso hidalgo Don Quijote de la Mancha edo La vuelta al mundo en 80 días lako lan klasikoak. Gustav Flauberten Madame Bovary euskeraz, Jules Verneren De la terra a la lluna katalanez eta Rosalia de Castroren Cantares gallegos galegoz be igoko dira.
Edonork ikusi ahal izango dau grabazioa egunotan eta jakingo dau normalean itsuek zelan egiten daben, eskuko telefonoen bidez edo irakurleek grabautako lanak entzuteko aukerea emoten deutseen beste gailu batzuen bidez; braille edo tintan inprimidu ahal izango ditu karaktere handietan, bakotxak bere beharren eta gustuen arabera.
Juan Gomez-Jurado, egile gogokoena konfinamenduan
Azken hile biotan, ONCE Liburutegi Digitalean nabarmen egin dau gora liburuak deskargetako eskaeren kopuruak, gehienak konfinamendu-egunetan.
Izenburu eta egile gogokoenen artean, Juan Gomez-Juradoren lan biren deskargak nabarmentzen dira: Loba negra (1.040 aldiz) eta Reina roja (648 aldiz); horreekaz batera, Javier Cercasen Terra Alta (1.172 aldiz deskargautakoa), Alaitz Leceagaren Las hijas de la tierra (855 aldiz deskargautakoa) eta Ibon Martinen La danza de los tulipane lako tituluak.
BDOren dokumentu-funtsa guztiz irisgarria da itsuentzat edo ikusmen-urritasun larria dabenentzako eta eskuragarri dago audio digital irisgarriaren formatuan (Daisy) eta TLO formatuan Braillen deskargetako.
ONCErentzat sano interesgarria da itsuei eta ikusmen-urritasuna dabenei irakurzaletasuna sustatzea, erabat integrau datezan; momentu honetan, gainera, liburuak konpainia handi bihurtu dira, paragrafo bakotxak, berba bakotxak amaierarik bako eszenatoki batera eroaten ditu irakurleak, bestelako mundu edo bizi-esperientzietara, hau da, gaur egungo eszenatokian hain beharrezkoak diran askatasun eta iges-espazioak topetako leihoa eta itsuek ezin dira aukera horretatik kanpoan geratu.
Mundu osoko itsuentzako obrak
Joan dan urritik, ONCE Liburutegi Digitalaren dokumentu-funtsa munduko 285 miloe itsuen eskura dago, Marrakexeko Itunari esker. Itun hori ONCE kide dan Itsuen Mundu Batasunak (UMC) bultzatu eta Jaubetza Intelektualaren Munduko Erakundeak (OMPI) 2013ko bagilean onartu eban. Hitzarmen horren arabera, Europako Batasunak baimena emon eutson Espainiari, ONCEk ordezkatuta, mundu osoko erabiltzaile eta erakunde baimenduei beren bibliografia-ondare egokitua eta mundu osoko itsuentzat edo ikusmen-urritasuna dabenentzako eskuragarri jarteko. Gaur egun, Daisy formatuko 34.000 lan inguru, braille formatuko 27.000 eta 3.000 partitura baino gehiago badira. Funts hori aztertu hemen.
Latinoamerikarako Liburuak
Egunotan, gainera, beste ekimen bat izan da Latinoamerikako itsuen eskura jartea, Latinoamerikako Laguntzarako ONCE Fundazinoaren (FOAL) webgunearen bidez, Literatura Klasikoko zenbait titulu, dagoeneko publikoaren parte diranak, soinu-formatuan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!