‘Larrialdi klimatikoa eta kulturea’ online mintegia Bilbon

Bizkaie! 2020-04-21 11:51   Kulturea

Apirilaren 24an egingo da, Pyrenart-Poctefa Europako proiektuaren barruan.

Bilboko Udalak datorren barikuan, apirilaren 24an, Larrialdi klimatikoa eta kulturea online mintegia antolatuko dau Europako Pyrenart proiektuaren barruan. Udala, Oloteko Sismògraf jantza jaialdiaren parte da. Hau hirugarren mintegia da Europako Pyrenart proiektuaren esparruan, Feder-Poctefak kofinantzautakoa. Jardunaldi honetan, artearen historiaren, komisariotzaren, programazinoaren eta praktika artistikoaren arloko adituak izango dira eta egungo paradigma kulturala zelan aldatu dan azaldueta kasu praktiko inspiratzaileak aurkeztuko ditu, edukiaren eta modus operandiaren aldetik.

Bilboko Udala arduratzen da Pyrenart mugaz gaindiko proiektu europarraren prestakuntza-zatia antolatzeaz. Pirinioen alde bietako bederatzi kultura-erakundek parte hartzen dabe proiektu honetan, lurralde horreetako artisten eta egituren ikuspen profesionala indartzeko eta arte eszenikoen nazinoarteko sareetan sartzea errazteko. Esparru honen barruan, mintegiaren helburua da praktiketan eragina izan leikien konpromiso indibiduala eta kolektiboa lortzea eta ahalegin errealak eta etenbakoak egitea, proiektu, jaialdi, konpainia edo espazio eszenikoen aztarna ekologikoa ebitetako.

Gaur egungo egoereak Sismògraf jaialdia bertan behera itxi badau be, proiektuaren alde profesionalak aurrera segiduten dau eta apirilaren 24an (ostirala) egingo da gaur egungo egoerara egokitzen jakin dauen aitatutako jardunaldia; nahikoa izango da www.facebook.com/BilbaoKultura webgunera eta www.youtube.com/bilbaokultura helbideetara konektetea, 11:00etatik 13:30era.

Gainera, haren jarraipena egingo dabe beren sare sozialetan eta euren webguneetara eroango dabe, zuzenean ikusi ezin izan dauen edozeinek edukia ikusteko aukerea izan deian. Ondoren, berbaldien edukia www.pyrenart.eu webgunean eta www.youtube.com/bilbaokultura helbidean ikusi ahal izango da.


Egitaraua

11:00etatik 12:00etara, Isabel Ferreiraren txandea izango da Antropozenoa paradigma legez. Zuhaitz konpromisoa-gaz. Isabel Ferreira proiektu eta tresna artistikoen sortzailea da eta hainbat kultur proiektu kudeatzen ditu. Azken urteetan, arte bizien eta ekologiaren arteko interferentziak jorratu ditu. Labea kolektiboaren parte da eta arte eta natura-ekimenak bultzatzen ditu.

12:00etatik 13:00etara, Blanca de la Torrek kultur sektoreko eko kontzienteko praktikak aztertuko ditu. Blanca de la Torre komisarioa eta saiakera-egilea da eta kulturan eta jasangarritasunean espezializauta dago. Leongo MUSAC edo New Yorkeko White Box lako Arte eta Museoetako aholkularia da. ARTIUMeko erakusketen eta proiektuen komisarioa eta arduraduna izan zan 2009tik 2014ra eta erakusketak egin ditu nazinoarteko museo eta arte-zentroetan, berbarako, MoCAB, Salzburger Kunstverein edo Oaxacako (Mexiko) Arte Garaikideko Museoan.

13:00etatik 13:30era, inspirazino-kasuen erakusketea egingo da Clara Garí, Leticia Romeo, Roberto Ramos eta Juan Guardiolaren eskutik. Clara Garí artista eta kultur kudeatzailea da. 24 urte dira Camalleran (Alto Empordà) edegitako Nau Côclea Sorkuntza Garaikideko Zentroaren sortzaile eta zuzendaria dala. Grand Tour proiektua be sortu dau, 250 km eta hiru asteko ibilbidea, ikusleek diziplina guztietako artistakaz egiten dabena. Proiektu hori seigarren aldiz egingo da 2020ko abuztuan, orain bere esperientzia eta sorkuntza abentura nagusia dana.


Hizlariak

Leticia Romeo FESMAPeko zuzendarikidea da eta Vamos Scotland (Erresuma Batua), EUPM (Erresuma Batua) eta ITER (Irlanda) sortu eta zuzentzen ditu. 10 urte baino gehiagoko esperientzia dau Industria Sortzaileen Kudeaketan eta enpresa-aholkularitzan eta Espainiako eta Amerikako Kulturearen sustapenean espezializautako aholkularia da Erresuma Batuan. 2013tik, Europako graduatu eta ekintzaile barrientzako lan-aukerak sortzeko proiektuak landu eta zuzentzen ditu.

Roberto Ramos kultur dokumentalistea da, INDOCeko arduraduna da, CDANeko Huescako Beulas Fundazinoko Arte eta Natura Zentroko Ikerketa Artistikoko dokumentazinoko eta lankidetza kulturaleko zentroa. Era berean, Multilateral Kultura Lankidetzarako Alkarteko kidea da. Alkarte horretatik profesionalizazinoagaz eta kultura-eragileei laguntzeagaz lotutako proiektuak jorratzen ditu.

Juan Guardiola CDANeko zuzendaria da. Arte-idazlea da eta hainbat komunikabidetan kolaboretan dau. Arte garaikideko erakusketen eta zinema eta bideo-sorkuntzako programen komisario independente lez lan egin dau eta Aldi baterako Erakusketen eta ARTIUMen Argitalpenen Departamentuko konserbadorea eta MACBAko konterbazinoburua izan da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu