Etxean olgetan Amorebieta-Etxanoko ludotekearen eskutik

Bizkaie! 2020-04-17 13:20   Pil-pilean

Jarduera guztiak ludotekearen webgunean ikusgai egongo dira.

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Kultura Sailak hainbat jarduera dakarz etxeko txikienen eta familien konfinamendua gustagarriagoa izan daiten. Astero umeek olgeta barriak, eskulanak eta denpora-pasak eskuragai izango ditue ludotekako webgunean. 

Holan, Aitor Ormaetxeak eta beste ipuin kontalari batzuek kontautako istorioak etxetik entzun ahal izango ditue; olgetearen bidez, ostadarra zelan sortzen dan ikasiko dabe, etxeko pasabide edo korridorean laser izpien zirkuito bat zeharkatu edo zapatak lotzen ikasiko dabe, beste ekintza batzuen artean.

Ludotekeak umeek buruari bueltak emoteko proposamenak be baditu, Amorebieta-Etxanori buruzko denpora-pasakaz, herriko hainbat leku ezagutu eta inguruko herrietara hurreratuz. Txikienek euren edaderako egokiak diran hainbat bersino ditue, bokalak eta zenbakiak ikastea helburu dabenak.


Eskulan lehiaketea

Zornotzar gazteek herriagaz zerikusia daben eskulan lehiaketan parte hartu ahal izango dabe. Lehenengoan, epea gaur amaitzen da, Amorebieta-Etxanoko patatarik ospetsuenaren erreplika bat egin behar da. Jasotako proposamen guztien artean, Zornotza Aretoko umeen ikuskizunetarako sarrerak zozketatuko dira. Sarrerok antzokiak barriro programazinoari ekiten deutsonean erabili ahal izango dira.

Apirilaren 30etik aurrera, neska-mutikoek barriro sarrerak lortzeko aukerea izango dabe, beste lehiaketa batean parte hartuz; oraingo honetan Urgozo iturriaren erreplika bat egin beharko da, atera erretratu bat eta bialdu helbide honetara: gazteinfo@amorebieta.eus.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu