'Edozein akordiok kontuan izan behar dau kultura eta hizkuntza aniztasuna'
2020-04-17 08:00 KultureaKultureak gune eta atal propioa izan beharko leuke.
Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak autonomia erkidegoetako kultura arloko arduradunen bideokonferentzian parte hartu dau, Jose Manuel Rodriguez Uribes Espainiako Gobernuko Kultura eta Kirol ministroa buru izan dala. Oro har, adostasuna eta alkarlanerako deia nabarmendu dira.
Zupiria sailburuak azpimarratu dau beharrezkoa dala kulturea presente egotea Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezen Berreregite Sozial eta Ekonomikorako Itunean eta, aldi berean, adierazo dau garrantzitsua dala Artistearen Estatutua berehala onartzea, kulturako profesionalen egoera ahulari aurre egiteko. Zupiriak adierazo dau edozein akordiok Estaduaren kultura eta hizkuntza aniztasuna kontuan hartu beharko dauela.
Rodríguez Uribes ministroak Kulturearen Itun handi bat sortzeko egindako proposamenari jagokonez, sailburuak proponidu dau kulturea Berreregite Sozial eta Ekonomikorako Itunean egotea: 'Nahiago geunke kulturea Gizarte eta Ekonomia Berreregiteko Itunaren parte izatea. Kultureak gune eta atal propioa izan beharko leukela uste dogu, aparteko garrantzia emongo leuskiolako'.
Bigarrenik, Artistearen Estatutua berehala onartu behar dala azpimarratu dau Bingen Zupiria sailburuak: Ikusten gagoz kulturako langile askok bizi daben egoera ahula, eta Artistearen Estatutua bultzatu behar dala uste dogu. Diputaduen Kongresuak onartu eban eta Espainiako Gobernuak azken bultzadea emotea baino ez da falta, adierazo dau.
Era berean, sailburuak esan dau Estatu osoko edozein akordiok kontuan izan behar dauela kultura eta hizkuntza aniztasuna. Azkenik, Zupiriak esan dau erabagi bat hartu behar dala, ahalik eta arinen, uda honetan izango diren kultur ekitaldi jentetsuen inguruan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!