2019-2020 eskola-ikasturtea bagilaren 30ean amaituko da
2020-04-16 08:13 Pil-pileanSalbuespenak salbuespen, ez da gainditu orokorrik izango.
Eusko Jaurlaritzeak nabarmendu dauenez, Lehen Hezkuntzan, DBH eta Batixillergoan ez dau inork koronabirusagaitik ikasturtea errepetidu behar izango. Gainera, baztertu egin dabe ikastetxeak garagarrilean edegitea baina selektibidadeko azterketen harian beharrizana balego, leitekeana da formularen bat apliketea.
Bien bitartean, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak Hezkuntzako Konferentzia Sektorialean parte hartu eta ezarritako eskumenetan oinarrituta, Eusko Jaurlaritzea hezkuntza arloan egiten dagoan lana berretsi dau. Adierazo dauenez, Hezkuntza Saila plan bat zehazten dabil eta laster bialduko jako hezkuntza-komunidadeari. Ikasturte amaiera honetarako oinarrizkoak diran curriculum-edukiak identifiketan dabiz, bai ebaluazinoetarako erispideak eta tresnak identifiketan be; edota, geletarako itzulera-aukera posibleak aztertzen be Osasun Sailak baimentzen dauenerako.
Sailburuak eskertu egin dau hezkuntzako profesionalak egiten dabizen lana eta ziur agertu da danon artean hezkuntza-komunidadeak aurre egingo deutsola egungo egoereari.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!