Atzeratu egin dabe Euskal Eskola Publikoaren Jaia
2020-04-15 10:47 KultureaBagilaren 7an, Bastidan ospatzekoa zan.
Egun bizi dogun egoerea argitzen danean data barria jakainarazoko dabe antolatzaileek. Arabako Errioxako ikastetxe publiko guztiak dabiz parte hartzen Jaia atontzeko prozesuan.
Euskal Eskola Publikoak euskal gizartean dauen zeregin egituratzailea autortzea da egunaren helburua; Bastida, Eltziego, Lantziego, Oion eta Laguardian kokatuta dagoz sei ikastetxeok.
Hazitik gora! da 29. edizino honen goiburua eta horren bidez ikastetxe horreek bizi daben transformazino prozesua autortu gura dogu, ikasleen beharretan oinarritutako irakaskuntza euskalduna eta kalidadekoa eskaintzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!