Krisiaren Behatokia martxan

Bizkaie! 2020-04-15 08:34   Kulturea

COVID-19k kultur sektoreetan dauen eragina aztertu eta jarraipena egitea da helburua.

Kulturaren Euskal Behatokiak, COVID-19k sortutako egoera kritikoaren aurrean, mekanismo bat dakar kultura arloan dauen eraginaren jarraipena egiteko. Proposamenean, aitatu eraginaren jarraipen dinamikoa egiteko planteamendua da nagusi. Helburu orokorra da COVID-19k sortu dauen egoerearen inpaktua ezagutzeko gailu dinamiko bat abian jartea.

COVID-19k kultura-sektoreetan dauen eraginaren azterketak eta jarraipenak ondoko helburuak ditue:

Krisiaren aurreko egoerea ezagutzea kulturearen eskaintza eta eskariaren inguruan. Beharrezkoa da lehengo egoereari buruzko informazinoa izatea, kultura sektoreek 2019an eta 2020ko urtarrilean eta zezeilean izandako jarduereari buruzko datuak, inpaktua neurtzeko erreferentzia izan daitezan.

Krisiak kultura sektorean dauen eragina aztertzea. Martia da inflexino puntua eta dagoeneko indarrean dagozan neurriakaz, jarduerak geldiarazteak bete-betean eragiten deutso apirilari, eta pentseau daiteke maiatzetik bagilera arte luzatuko dala. 

Krisiaren Behatokia proiektuaren ganeko zehetasunak hemen irakurri.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu