Busturia-Urdaibaiko 40 erakunde publiko eta pribatu eskualdearen alde

Bizkaie! 2020-04-14 12:16   Pil-pilean

#Danonartean ekin eta aurrera egiteko aldarria da.

Momentu larri honetan Busturialdea-Urdaibaik itxaropena behar dau aurrera egiteko, alkartasuna adierazo, indarrak batu eta alkarregaz aurrerantz joateko, inor atzean itxi barik. Mezu horregaz, eskualdeko eragile ugarik (erakundeek, erakunde autonomoek, alkarteek eta enpresa pribatuek) koordinauta eta zeharka lan egiteko oinarriak jarri ditue, krisiaren aurreko ekonomiaren eta bizitza soziokulturalaren egoerea berreskuratzeko eta gainditzeko helburuaren alde. Helburua ez da aurreko egoerara itzultzea, hobetzea baino, ilusino barriak sortzea eta bertako biztanleen ongizatea eta eskualdearen etorkizuna bermatzea, herriz herri.

Koronabirusaren krisiak guztiok harrapatu gaitu, enpresa eta erakunde, gure jardun esparruetan aurrera egiteko lanean, etorkizunerako proiektuakaz. Asko trinkotu baina beste batzuk arrisku larrian jarri dira. Eskualdeko eragileak batu, etorkizun kolaboratibo bat sortzeko, Busturialdea-Urdaibai #danonartean aurrera atarateko, hori da gakoa. Gako horrek personen konpromisoaren eta ahalegin bidez funtzionauko dau, izan be, ezkutuen, logotipoen, marken eta bestelakoen atzean, publikoak edo pribatuak izan, aurrera egiteko baliabideak jarten dituen personak dagoz, familiak, komunidadea...

Bakotxa, bere gaitasunetik, neurriak zehazten hasi da, enpresen, saltokien, autonomoen eta bestelakoen jarduera ekonomikoari eusten eta bultzatzen laguntzeko, baita turismoan eta kulturan be, gorabidean dagozen sektoreak baitira, eta identidadearen eta barrikuntzEaren bidez ekonomia sortzen eta lurraldea batzen dabelako.

Konfinamenduak ezin gaitu geldiarazo; ideak eta proiektuak pentsau eta proponiduteko aprobetxau behar dogu, alkartasun-espirituagaz, bitartekoak bilatzeko, sinergiak sortzeko, zeharkako ekimenak sortzeko, lankidetzan egindako proiektuak, eskualde barruan alkarri lagunduz berrereregiten lagunduko doguzanak. Pausu bakotxa ikuspegi globalagaz planifiketea (Industria, nekazaritzea, arranteza, merkataritzea, turismoa, ostalaritzea, zerbitzuak, Internet eta sare sozialak) funtsezko tresnak dira, jarrera indibidualak edo kolektiboak eta beti ezaugarriak, arrakasta-ereduen azpian dagozanak. Ilusino eta espiritu ekintzaileari eutsi behar deutsagu.

Nortasuna erreskatau, tradizinoa berrasmau, proiektuei ekin. Busturialdea-Urdaibaiko ekonomiak bizi eban eztabaida eta birmoldaketea uneko jarrerak dira. Barrikuntzearen bideak hartu behar doguz barriro be, gure nortasunari eutsiz eta arlo guztietan gure onena ataraten jakinda. Kalidadearen alde egin behar dogu sektore guztietan eta turismo jasangarriaren alde, turismo-industria arduratsu batek kudeatuta, izan be, gurea lako eskualde batean bizitea lujoa da, errespetau beharreko balioa, eta hortik biziten ikasi behar dogu, gehiegizko ustiaketak baztertuta.

Egoera gogor horretan heldu da koronabirusaren krisia. Horren aurrean, konfinamenduaren erdian, Busturialdea-Urdaibain bizi garen guztion alkartasuna eta ardura ekintzailea eskatzen dogu, eskualde osokoa, estrategiak eta erakundeen eta ekimen pribatuaren bultzada bateratuko daben ekonomia-eredu bat lortzeko.

Erantzun ona inoiz baino gehiago dago ahalegin kolektiboan, norbanakoen ahaleginen batuketa baita. Bakotxak egiten dakiguna egiten jarraitzeko ahalegina egin behar dogu eta hobeto egingo dogu besteakaz batera. Krisiak ahalegin handiz aurreratu genduanetik asko suntsitu dau, baina danon artean espirituari eutsi eta alkarregaz lan egingo dogu, etorkizun oparoa eregiteko. Egunetik egunera gitxiago geratzen da geure betiko bizitza eta jarduerak berreskurateko, gure lagun eta familiagaz gozetako eta denpora batez Busturialdean egin daigun, Busturialdea-Urdaibairen alde.


Atxikimenduak:

Arratzuko Udala, Bermeoko Udala, Busturiako Udala, Ereñoko Udala, Foruko Udala, Gautegiz Arteagako Udala, Ibarrangeluko Udala, Kortezubiko Udala, Mendatako Udala, Morgako Udala, Mundakako Udala, Muruetako Udala, Sukarrietako Udala, Arrantzaleen Museoa, Azti, Bakearen Museoa, Busturialdeko Mankomunidadea, Busturialdeko Ur Partzuergo-Consorcio de Aguas de Busturialdea, Gurutze Gorria, Ekoetxea, Alkartegiak, Euskal Herria Museoa, Gernika-Lumoko Kulturetxea, Lanbide Ekimenak, Santimamiñe, Urdaibai Biosfera Erreserbea, Urremendi, Bermeo Tuna World Capital, Bermeoko Kofradia, Berton, Bostale, Gernika-Lumoko Merkatari Alkartuak, Tourdaibai, Arroyabe, Arruti, Bird Center, Campos, Cusumano, Ebaki, Ebepellet, Echebastar, Ferrovial, Graficas Gaubeca, LKG, Maier, Nueva Europa, Talleres de Guernica.


#danonartean

Ekimen edegiagaz egin gura daben Busturialdea-Urdaibaiko erakunde, alkarte, enpresa zein bestelakoek bat egin leikie, telefono honetara deituz: 615794943 edota nuevaeuropa@outlook.com epostaren bitartez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu