Hezkuntzako EPEko probea atzeratu dabe
2020-04-14 07:53 Pil-pileanAzterketea uda ostean egiteko asmoa dau Eusko Jaurlaritzeak.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatu dauen EPE edo Enplegu Publikorako Eskaintzea atzeratu egingo da, osasun egoereak behartuta. Lehenengo proba edo azterketea bagilaren 20an egitekoak izan dira, baina Administrazino eta Zerbitzuen sailburuorde Olatz Garamendik hezkuntza alorreko eragileei batzar telematiko baten iragarri deutse oposizinoa geroago egin beharko dabela.
Era horretako proba baten ezinbestekoa da segurtasun baldintzak ondo jagotea, milaka eta milaka lagunek parte hartuko dabelako. Covid-19 gaixotasunak eragin dauen egoerea ez da, beraz, aproposa halako azterketak egiteko. Uda ostera atzeratzea da aukera nagusia orain, baina hori be birusaren hedapenak esango dau. Sindikatuakaz gehiagotan batzartuko dala aurreratu dau Garamendi sailburuordeak, fetxa egokiena topetako.
Era berean, Garamendik gogoratu dauenez, bagilerako iragarrita egon dan proba horren aurretik, hizkuntza gaitasunaren egiaztapena egitea falta da, oraindino ziurtagiria ez daukienentzat. Hartara, azterketako fetxa barria horren menpe be badago.
Hezkuntza Sailaren EPEak 1.148 plaza eskaintzen ditu Euskal Autonomi Erkidegoko administrazinoan. Moltso bitan banatuta dagoz horreek lanpostuak: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!