BIND 4.0ren startup-ek COVID-19ren kontrako burrukan parte hartzen dabe

Bizkaie! 2020-04-14 10:20   Pil-pilean

Pandemiaren kalteei aurre egiteko konponbide barritzaileak eskaintzen ditue.

SPRI Taldearen bitartez, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak sortutako BIND 4.0n —industria adimenduneko azelerazino-programa publiko-pribatua— aurten parte hartzen daben Euskadiko eta mundu osoko startupak dagoeneko Covid-19ren kontrako burrukan parte hartzen hasi dira, soluzino zehatz barritzaileak eskaintzen eta euren teknologia egokitzen pandemiaren ondorioei aurre egiteko.

Startup horreek azkar eta barrikuntzeagaz lanean hasi dira COVID-19ren eta honek maila globalean dituan ondorioen kontrako burrukan laguntzeko, soluzino teknologikoak osasun-zerbitzuen eskura jarriz eta teknologia-enpresei telelanerako azken teknologia digitalak eskainiz; lehen zerrenda batean hamahiru eskaintzen dira.

Holan, enpresa horreetako batzuek euren soluzio teknologiko barritzaileak egokitu egin ditue, alde batetik, babes-materialen falteari aurre egiteko behar diran tresna teknologikoak personal sanitarioaren esku jarteko eta, bestetik, birusa diagnostiketako eta analizetako konponbide barriak proponiduteko.

Beste batzuek enpresei azken teknologia digitalak eta online prestakuntzea eskaintzen deutsee, etxetik lan egitea ahalbidetzeko eta indartzeko —agintariek agindutako konfinamendua beteteko oso beharrezkoa—; era berean, fabrikak kudeatzeko eta produkzinoari eta hornikuntzen kateari eusteko aplikazinoak be eskaintzen ditue. BIND 4.0k, bere startupeko komunidadearen bitartez, teknologia eta ekimen barriak dakarz, danok biziten gagozan salbuespeneko egoera honen ondorio sanitarioak eta ekonomikoak arintzeko.

Bien bitartean,  bio-osasunaren sektorea eta fabrikazino gehigarrian (3D) espezializautako enpresak, danak dabiz buru-belarri osasun sektoreari laguntzen. Alkarlanean dabiz sinergiak sortzeko eta zenbait produktu eta lehengai topetako dagozan zailtasunei aurre egiteko.


BCSC, Zibersegurtasun Euskal Zentroaren aholkuak Covid-19ren garaian babesteko

  • Azken asteotan modu nabarmenean hazi da atxaki legez Covid-19 erabilten daben zibermehatxuen kopurua.
  • Funtsezkoa da praktika onak ezartzea mehatxu horreen aurreko arriskuari aurre egiteko.
  • Kontzientziazinoa eta zuhurtasuna dira segurtasun aholkurik onenak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu