Edegita dagozan komertzioen mapea Bilbon

Bizkaie! 2020-04-14 08:38   Pil-pilean

Jatekoa etxera eroateko zerbitzua dabenak be agiri dira.

Itxialdi sasoian denda eta establezimendu asko itxita dagoz, baina beste batzuek zerbitzua emoten dabe, oinarrizko elikagaiak eta produktuak saltzen dituelako. Bilbotarrek inguruan zabalik dituen komertzioak zeintzuk diran jakin deien, Bilbaodendak merkatari alkarteak mapa interaktiboa ipini dau sarean, guztiz eguneratua eta auzo guztiak kontuan hartzen dituana. Ikusi hemen.

Modu intuitiboan erabilteko moduko tresnea da. Bestela, sektoreka be egin leitekez bilaketak: Optikak, farmaziak, haginlariak, albaitariak, kioskoak, banketxeak, tailerrak, janari dendak... batzen dira, danetara 400 bat establezimendu. Egunero barritzen da informazinoa, azken orduko ordutegi aldaketak agertu daitezan.

Beste alde batetik, aurrez aurreko zerbitzua etenda izan arren, jatekoa etxera eroaten daben komertzioen zerrendea be badago mapa interaktiboan. Era horretara, etxetik urten barik eskatu eta disfrutau ahal izango dogu zerbitzua, itxialdian kalera urtetea ez dalako komenigarria.

Bilbaodendak-eko presidente Rafael Gardeazabalen esanetan, bezeroentzako oso zerbitzu interesgarria izan daitekeela uste dogu, eta, ganera, momentu honetan herritarrei zerbitzua emoteko sektorea egiten dabilen lan ikaragarria azpimarratu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu