Emakume zornotzarrek psikologia feministearen gakoak ikasteko aukerea izango dabe

Bizkaie! 2020-04-07 11:15   Pil-pilean

Bardintasun Sailak on line ikastaro bi eskainiko ditu apirilean, doban.

Amorebieta-Etxanoko Bardintasun Sailak on line ikastaro bi eskainiko deutsee apirilean emakume zornotzarrei, doban. Batetik, psikologia feministea ahalduntzetik landuko da eta, bestetik, elikadura kontzientea. Antolatutako ikastaroak ondokoak dira:


- Psikologia feministea emakumeentzat

Ikastaro honen helburua psikologia feministea herritarrei hurreratzea da eta emozino gatxak kudeatzeko tresnak izan, baita norberaren ahalduntzerako pausuak emon eta parte hartuko dauen emakume taldearentzako.

Ordu eta erdiko hiru saio izango dira eta Zoom online plataformea erabiliko da. Ondoko gaiak landuko ditue:

o Apirilaren 16an – Bieldurra. Zelan aurre egin?

o Apirilaren 23an – Segurtasun faltea eta autoestimuagaz dauen loturea.

o Apirilaren 30ean – Norbere burua jagon eta tratu ona emon.

• Ordua:17:30etik 19:00etara.


- Elikadura kontzientea emakumeentzat

Elikadura kontzienteak janariagaz lotura sanoa behar dau, gorputza eta emozinoak gogoan hartuta. Parte-hartzaileek euren gorputzeko emozino eta sensazinoakaz konektetan ikasiko dabe, gero bizitza eta elikadura ohitura osasuntsuagoei eusteko eta euren buruakaz hartu-emon hobeak izateko.

Metodologia horreen sorburua mindfulnessean dago, hau da, meditazinoaren laguntzinoagaz gose fisikoa eta gose emozionala bereizten laguntzen da. Ordu biko saio bi egingo dira:

• Apirilaren 20an eta 27an. Ordua:16:30etik 19:30era.

Parte hartu nahi daben emakumeek eguaztenera arte, apirilaren 15era arte, izena emon leikie 94 630 01 90 telefono zenbakira deituz edo mezu elektroniko bat bialduz ondoko helbidera: berdintasuna@amorebieta.eus.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu