Dendarien 500 larrialdi astebetean
2020-04-07 08:31 Pil-pileanLurraldeko 30 herritako saltoki txikiek egin ditue eskabideak.
Bizkaidendak denda, ostalaritza eta enpresa txikientzako Arreta eta Aholkularitza Zerbitzuari ekin deutso joan dan astean. Zerbitzuak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa dau.
Bost egun horreetan, Bizkaidendak, diziplina anitzeko talde baten laguntzinoagaz, 229 kontaktu izan ditu eta ia 500 galderari erantzun deutse; horreen % 36 Bizkaidendak alkarteko kide diran saltoki eta ostalariek planteau ditue, eta % 64, gitxi gorabehera, bazkide ez diran saltokiek.
Konsulta gehien eragin dituen gaiak honako honeek izan dira: autonomoen jarduerea etetea 84 konsulta, Gizarte Segurantzako kotizazinoak 32 konsulta, ERTE-ei buruzko informazinoa eta Lanbideren aurreko kudeaketak 69 galdera, Elkargiren eta KOI-ren kredituak 41 konsulta, hornitzaileen kudeaketea 67 konsulta, negozioa alokatzeko laguntzak 64 konsulta, potentzia-analisiak eta argiaren eta gasaren kontratazinoa 45, laguntzak Alokairuan 32 eta etxebizitza eta gizarte eta larrialdi laguntzino eskabideak be izan dira.
Konsulten % 85 autonomoek egin ditue, eta % 15 enpresa txikiek. Eta, gainera, horreen % 88 Bizkaiko 29 udalerritakoak dira, eta % 12 Bilbokoak.
Bizkaidendak ondorio gazi-gozoak atera ditu
Gozoak lagunduta eta aholkatuta sentiduteko deia egin dabenen esker onagaitik, baita taldeak arduratutako personei lagundu ahal izan deutselako sensazinoakaitik be. Eta garratzak, danok atzemoten genduan zeozer egiaztatu ahal izan dabelako: Merkatari-autonomo txikiek bizi daben egoera penagarria.
Datozen asteetan, zerbitzua emoten jarraituko da 09:00etatik 15: 00etara, Facebook zein Instagram sareetan; ondoko eposta be erabili daiteke: bizkaidendak.covid19@gmail.com.
Era berean, astelehenetik barikura, 9:00etatik 15:00retara, zuzeneko arretarako telefono bi jartea aurreikusi dabe 94 405 00 19 eta 688 767 758 zenbakietan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!