MU-k denporea daroa ebaluazino-sistemea eta estrategiak jorratzen
2020-04-07 08:08 Pil-pileanLehen hiru asteak online erakusten eta ebaluetan emon ondoren, balorazinoa ona da.
Eusko Jaurlaritzeak osasun-larrialditzat jo eta irakaskuntza-jarduera presentziala eteteko aginduaren ondorioz, Mondragon Unibersidadea bere irakaskuntza-jarduera guztia online egiten dabil. Lehen hiru asteak online erakusten eta ebaluetan emon ondoren, balorazinoa ona da.
Mondragon Unibersidadeak dauen Mendeberri 2025 hezkuntza-proiektuagaz bat eginez, Unibersidadeak denporea daroa ebaluazino-sistemea eta estrategia barriak jorratzen, ikasleak bere lanketa akademikoa modalidade presentzial zein birtualetan erakusteko aukerea izan deian. Testuinguru horretan, orain inoiz baino gehiago, Unibersidadea berretsi egiten da personea ardatz dauen eta etenbako ebaluazinoan oinarritutako ikaskuntza-ereduan; horretarako, ariketak, proiektuak, talde-lanak, banakako lanak eta bestelakoak egin eta ebaluetan dira (orain online modalidadean) eta hezkuntza ereduagaz koherenteak diran beste ebaluazino proba batzuek be egiten dira.
Egunotan, batzarra egin dabe Euskal Unibersidade Sistemako errektoreek eta Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuak egungo egoerea aztertzeko eta datorren astean beste jarraipen-bilera bat egitea adostu dabe. Batzar horretan, Mondragon Unibersidadeak jakinarazo dau prest dagoala pandemiari eusteko hartutako neurrien arabera jazo daitekezan egoera biri erantzuteko: online modalidadean jarraitzea (edo ikasturtea amaitzea), edo aurrez aurreko modalidadera itzultzea egoereak ahalbidetzen dauenean. Mondragon Unibersidadeak horren inguruko edozein erabagiren barri emongo dau. Edozelan be, MU-k ikasleen kolektiboari bermatzen deutso prestakuntza-konpromisoak bete eta programautako jarduereari eutsiko deutsola.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!