Atzeratu egin dabe Fantasiazko Bilboko Zinemaldia

Bizkaie! 2020-04-02 11:52   Zinemea

FANT Jaialdia maiatzaren 8tik 16ra bitartean egitea aurreikusita egoan.

Bilboko Udala lanean dabil dagoeneko jaialdia egiteko hitzorduen bila. Bilboko Udalak antolatzen dauen FANT Zinemaldia maiatzaren 8tik 16ra egiteko asmoa egon arren, 26. edizinoa atzeratzea erabagi dau.

Jaialdiaren ibilbide luzean, FANTek zinema fantastikoaren zaleentzako topagune garrantzitsu bihurtzea lortu dau eta datu lez baino ez badabe, aurreko edizinoan 11.000 persona baino gehiago batu zituan.

Ikusleek generoagazko fideltasuna erakutsi dabe beti, FANTek aurrez atondutako hitzorduetara joanda, berbarako, urtarrilean eta zezeilean Domino eta Monos filmeen aurrestreinaldietara, hurranez hurran. Hori dala eta, jaialdiak zale sutsuak ez ditu itxi gura jaialdirik barik eta ilusino eta pasino horri erantzuteko laster jakinarazoko ditue hitzordu barriak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu