Bilboko Udalak eta Deustuko Unibersidadeak lankidetza hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2020-04-02 10:30   Pil-pilean

Azterlana Bilbao Next Lab ekimenaren barruan jorratuko da

Bilbao Next Lab ekimenaren barruan, Bilboko garapen ekonomiko eta sozialaren inguruko erantzunak emoteko helburua dauen ikerketa-laborategia eratuko da.

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-soziedadearen bitartez eta Deustuko Unibersidadeagaz eta Deusto Fundazinoagaz lankidetzan, Bilboko garapen ekonomikoaren eboluzinoa aztertzeko azterlana abiarazo dau. Eraginari buruzko azterlan honen bitartez, konparazinoa egingo da Bilboren antzeko ezaugarriak dituen Europako beste uri batzuetako egoereagaz.

Azterlana Bilbao Next Lab ekimenaren barruan jorratuko da; ekimen hori, hain zuzen be, Bilboko Udalak eta Deustuko Unibersidadeak sinatutako lankidetzarako esparru-akordioan gauzatuko da, Bilboko biztanleei garapen ekonomiko eta sozialerako aparteko garrantzia daben gaien inguruko erantzunak emoteko.

Bilbao Next Lab ikerketarako eta ekintzarako laborategiak 2013. urtean jarduerak abiarazo zituanetik, helburu nagusia da espezializazinoaren bitartez uriaren eraldaketa ekonomikoa erraztea uri-garapen jasangarria babesteko. Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak eta Bilboko Udalak, Bilbao Ekintzagaz batera, helburu hori lortzeko egiten dabe lan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu