Karmele Jaio eta Bernardo Atxaga dira 111 Akademiaren Sarirako finalistak
2020-04-02 08:04 KultureaJaioren Aitaren etxea eta Bernardo Atxagaren Etxeak eta hilobiak dagoz lehian.
2019ko 111 Akademiaren Saria hautatzeko hirugarren botazino txandea martxan dago eta hautagai bi dagoz: Karmele Jaioren Aitaren etxea eta Bernardo Atxagaren Etxeak eta hilobiak. Bigarren botazino txandan Karmele Jaioren eleberria izan da boto gehien jaso dituana baina ez dau bigarren txandan saridun izentetako behar eban botoen %40a lortu. Beraz, Jaioren lana eta bigarren sailkatutako Atxagaren Etxeak eta hilobiak pasau dira finalera.
Akademiakideek apirilaren 27a baino lehen adierazo beharko dabe bien artean zeinek irabazi dauen.
Aurreko botazino txandan ondokoak izan dira lau liburu gogokoenak: aitatutako horreez gan, Uxue Alberdiren Kontrako eztarritik eta Amets Arzallus era Ibrahima Balderen Miñan.
Kontuak kontu, akademiakideek Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsaeleberria izentau eben 2018ko libururik onena. Idazle lasartearrak lortu zituan boto gehien 2019ko urtarrila eta apirila bitartean egindako hiru txandeta; Katixa Agirreren Amek ez dute eleberria izan eban lehiakide azken bueltan.
Azken buruan, Harkaitz Canok ez eban 2018koa lehenengo 111 Akademiaren Saria izango, izan be, 2011. urtean be irabazi eban irakurleen saria Twist eleberriagaitik. Ur Apalategi, Anjel Lertxundi eta Ramon Saizarbitoria dira irakurleen sari hau birritan irabazi daben beste idazleak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!