Merkaturatzeko alternatibea lehen sektoreari

Bizkaie! 2020-04-01 13:18   Pil-pilean

Operadore handietarako banaketa-bidea zabalduko jake.

Eusko Jaurlaritzak, Hazi Fundazinoaren bidez eta foru-aldundien laguntzinoagaz, merkaturatze-alternatiba bat eskaintzen deutse orain zarratuta dagozan lekuan lekuko azoketan produkzinoa saltzen daben baserritarrei. Alternatiba horren bidez, operadore handietarako banaketa-bidea zabaltzen jake, berbarako, Eroski S.Coop. (Eroski) eta Uvesco S.L. (BM) operadoreetarako.

Nekazaritza-produktuen on line salmentea, baimendutako espazioetan egiten diran azokak eta Euskadiko eta sasoiko elikagaiak nahi dituen kontsumitzaileei produktu horreek eskaintzeko beste formula batzuk be ez dira ahaztu behar.

Eusko Jaurlaritzeak, hiru foru aldundiakaz eta HAZIgaz batera, nekazaritza-produktuak batu eta merkaturatzeko zerbitzu bat jarri dau martxan Euskadi osoan. Zerbitzuaren helburua da baserritarrei beren generoa merkaturatzen laguntzea, COVID19aren ondorioz lekuan lekuko azokak zarratu jakezalako. Beraz, sasoiko produktuak ez dira alperrik galduko, ohiko merkatuez bestelako banaketa-bide batzuk erabiliz eta salmenten jatsiereari aurre egingo jako, produkzinoaren bideragarritasuna zein bezeroen osasuna bermatuz.

Euskadiko nekazaritzako eta abeltzaintzako jarduera batzuk eta, batez be, ortuetako produkzinoa, sano kaltetu ditu COVID19 birusak eta horren eraginpean dagoz baserritarren produktuak; produktu horreei guztiei urtenbidea emoteko eta produktu hori batuko dauen zerbitzua antolatzea oso gatxa danez, arlo horretako logistikan esperientzia dauen Lurrarte Baserriko Uzta enpresearen laguntzinoa izango da; Lurrartek, HAZIko teknikarien eta Euskadiko landa-garapeneko alkarteen laguntzinoagaz, antolatuko dau banaketa-bide barri hori, betibe azokak antolatzen dituen uri eta herrietako udal-arduradunakaz alkarlanean.


Hartu-emonetarako puntuak dagoeneko martxan dagoz telefono eta whatsaap bidez

Baldintzak, jasotzn diran produktuak, beharrezko logistikearen ezaugarriak, prezioak edo bestelako gaiak argitzeko, baserritarrek 943693074 telefonora deitu ahal izango dabe, astelehenetik barikura 8:00etatik 14:30era edo 688643670 telefonoko whatsapp-era idatzi ahal izango dabe.

Lurrarte enpreseagaz batera, Alberro eta Barrenetxe enpresak be arduratuko dira produktua erosteaz eta merkaturatzeaz. Enpresa horreek, behin produktua jaso ondoren, Eroski S.Coop. (Eroski) eta Uvesco S.L. (BM) banaketa handiko operadoreetara bideratuko dabe, elikagaiak hondatu ez daitezan eta hondakinen isurketak gehitu ez daitezan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu