Zeure negozioaren ateak zarratu behar izan badozuz, zabaldu ate barri bat

Bizkaie! 2020-03-31 13:41   Pil-pilean

.EUS domeinua eta zerbitzaria kostu barik lehen urterako.

Ostalaria, merkataria, kulturgilea... bazara lagundu nahi deutsugu. PuntuEUS Fundazinoak zure jarduera edo proiektua digitalizetako beharrezko baliabideak eskaini nahi deutsuguz: .EUS domeinua eta zerbitzaria kostu barik lehen urterako.

- Zure jarduerea zabaltzeko .EUS domeinu-izena, zure online presentzia indartzeko.

- Hosting-a, zure webgunea bertan jarteko.

- Zure domeinu-izena dauen helbide elektronikoa, bezeroakaz komunikau ahal izateko.

Deskontu-kodea eskuratzeko ondorengo formularioa bete behar dozu, zure eta zure jarduerearen datuakaz. Eskaera hori jaso eta gitxira jasoko dozu deskontu-kodea adierazotako helbide elektronikoan. Saiatuko gara ahalik eta tarte laburrenean bialtzen baina, bialketea eskuz egiten leitekeana da kodea berehala ez jasotea. Kontuan izan eskaintza honetan parte hartzeko baldintzak.

Laguntzinorik behar badozu jarri geugaz hartu-emonetan laguntza@domeinuak.eus helbidera idatzita edo +34 943 08 50 51 zenbakira deituta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu