Bilbo urdin, beti laguntzeko prest dagoana

Bizkaie! 2020-03-30 09:00   Pil-pilean

Isolamendu egoeran dagozanak laguntzeko prest dago Bilboko Udala.

Herritarrek gauero 20:00etan egiten daben txalo zaparradeagaz bat eginez, Udaletxeko balkoia urdin kolorez argiztatzen da egunotan, osasun-alerta honetan osasun-arloko zein arlo sozio-sanitarioko profesionalak egiten dabizen lan bikaina autortzeko.

Astebetez, arratsaldeko zortzietatik gaueko hamabiak arte, Bilboko Udalak omenaldi hau dakar osasun-larrialdi honetan deskantsu barik beharrean dabizen persona guztientzako: ospitale, klinika eta farmazietako profesional guztientzako, baita edadekoen zein ezintasunen bat daben personen egoitzetako profesionalentzako be.

Horrezaz gan, uriko funtsezko zerbitzuetan lanean dabizenen lana eta ahalegina nabarmendu nahi ditu, besteak beste, poliziak, gizarte hezitzaileak, garbiketa zerbitzuko langileak, komunikabideetakoak, supermerkatuetakoak edo garraio enpresetakoak.


Isolamendu egoerak

Bilboko Udalak, osasun larrialdiko egoera honetan, herritarrei gogorarazo eta eskatzen deutse euren inguruan, auzoan edo eskaileran, batez be, edadeko personen artean egon daitekezan isolamendu-egoerak atzemoten laguntzeko.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak azken egunotan emondako gomendioak herritar guztientzat izan dira, baina, batez be, edadeko personentzat, horreentzat arriskua handiagoa baita: 65 urte edo gehiagoko Bilboko biztanleen % 24k, edadeko personen artean, bakardadea, oinarrizko preminak beteteko zailtasunak edota familiaren edo gizartearen laguntza-sarerik eza lako egoerak atzemoteko gakoak jakinarazo ditue: aitatu isolamendu egoerak ez dira beti ikusten errazak, baina ezinbestekoa da horren barri izatea, udaleko gizarte zerbitzuek esku hartu eta prebentzino-lanak egin deiezan.

Holako egoerarik atzemon ezkero, Udalak herritarrei eskatu deutse Gizarte Zerbitzuakaz hartu-emonetan jarri daitezala, 010 telefonora deituz edo urgencia@bilbao.eus helbidera eposta bat bialduta; holan, Gizarte Zerbitzuetako profesionalek kasua balorau, esku hartu eta jarraipena egingo dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu