Getxoko Balkoiak lehiaketea martxan da
2020-03-31 09:29 KultureaSormen artistikoa erakusteko deia egin deutse Udalak herritarrei.
Itxialdia indarrean dagoan bitartean, Getxoko Udalak lehiaketea ipini dau martxan, herritarrek etxeko leiho, balkoi eta terrazetan egiten dituen esku-hartze artistikoak bultzatu eta saritzeko. Getxoko Balkoiak izeneko sariketea sormen kulturalari eusteko apustua da, beraz. Alarma egoerea amaitu arte egongo da martxan, baina luzatuko balitz, gehienez hile biko epea itxiko dabe antolatzaileek.
Etxetik urten ezin dogun egunotan, herritarren irudimenaren eta komunikazinorako gogoaren euskarri bihurtu dira balkoiak. Bakotxak dituan trebetasunen arabera animetan ditu etxea eta auzoa. Horregaitik, lehiaketan danetariko adierazpide kulturalak onartuko ditue: Antzezlanak, musikea, ipuin-kontaketea, magia, bertsoak, jantza koreografiak, txotxongiloak eta irakurketa dramatizaduak, besteak beste.
Edozein hizkuntzatan egin leitekez esku-hartze artistikoak, baina gehienez 15 minutukoak izan behar dira. Ikuskizun bakotxeko parte-hartzaileak etxe bereko bizilagunak izango dira, Getxon erroldatuak, alarma egoereak dakarzan arauak ezin diralako apurtu. Lehiaketan sartzeko, helbide elektronikoa bialdu behar da, partaideen datuak emonda eta egindako esku-hartzearen bideoaren lotureagaz. Hona helbidea: kulturetxea@getxo.eus
Bestetik, parte-hartzaileek sare sozialetara be igon behar ditue bideoak, ahal dala Facebook eta Instagramera, #Getxokobalkoiak traola erabilita eta Getxo Kultura erakundearen kontuak etiketauta.
Atsegin dut gehien daukien bost bideoei saria emongo deutsie, eta epaimahaiak beste bost aukeratuko ditu, kalidade artistikoan oinarrituta. Beraz, hamar sari izango dira, bakotxa 600 eurokoa. Getxoko Balkoiak lehiaketearen oinarriak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!