#NikEtxeanEsperimentuak

Bizkaie! 2020-03-27 08:23   Kulturea

Elhuyar-ek familian egiteko esperimentuak dakarz etxean egon beharreko egunotarako.

Elhuyar-ek #NikEtxeanEsperimentuak egutegia sortu dau COVID-19aren eraginez etxean isolamenduan egoteko egunak arintzeko eta, bide batez, zientziaren inguruko kontzeptuak modu dibertigarrian familiartean ikasteko.

Bizilabek proponidutako esperimentuak etxean euki geinkezan material eta tresnakaz egin daitekez; apirileko egun bakotxerako esperimentu bi dira: bata (U) umeei zuzenduta dago, eta bigarrenak, barriz, gazteei (G) egiten deutse proposamena. Esperimentu bakotxari jagokon estekan sakatu eta esperimentua egiteko argibide guztiak dituan dokumentua zabaltzen da.

Lortutako emoitzak #NikEtxeanEsperimentuak traoleagaz sare sozialetan zabaltzeko, bideoak igoteko eta iradokizunak egiteko gonbitea egin dau Elhuyarrek.

Animau, olgau, esperimentau eta konpartidu!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu