Getxok bat egingo dau Planetearen Orduagaz, martiaren 28an
2020-03-25 13:24 Pil-pileanAmatau argia, dana ondo joango da mezua morsez bialtzea da asmoa.
Getxok bat egingo dau, beste urte batez, Planetearen Orduagaz, Naturearen aldeko Mundu Funtsak (WWF) sustatzen dauen ekimenari eutsiz; ekimenaren helburua da, aurten, gizadiari itxaropenaren, batasunaren eta lankidetzearen mezua helarazotea, koronabirusaren pandemiaren mehatxuaren aurrean. Planetearen Ordua datorren zapatuan, martiaren 28an, egingo da mundu osoko milaka uri eta erakundetan, eraikin eta monumentu nagusietako argiak amatauta, 20:30etik 21:30era. Getxon, Andres Isasi Musika Eskolako argiak eta Areetako eta Arrigunagako hondartzetakoak zein Evaristo Churruka pasealekuko eta Portu Zaharreko zabalguneko argiak be amatauko ditue.
Aurten, koronabirusaren pandemiaren ondorioz biziten gagozan egoera larri eta apartekoagaitik, jagokon araudia aplikau eta Naturearen aldeko Munduko Foroak zapatuko jardunaldirako aurreikusita dagozan kaleko ekitaldi guztiak bertan behera ixtea erabagi dau; horren ordez, hainbat jarduera aurkeztu ditu etxetik egiteko, ura daben guztiek senitartekoakaz bat egin ahal izan deien historiako ingurumen-sensibilizazinoko ekitaldi birtual handienean. Eta itxaropen mezuagaz bat egiteko eskatu deutse herritarrei, leiho eta balkoietatik mundura jaurtiz, zapatuan, 20:30ean, Amatau argia, dana ondo joango da esaldia, morse formatuan, eskuko telefonoko linternea erabilita (dobako aplikazinoak erabili daitekez).
WWFtik azpimarratu daben legez, mezu honegaz gogorarazo nahi dogu Planetearen Orduak inoiz baino biziago jarraitzen dauela, guztion ongiaren aldeko batasuna eta lankidetzea pizteko. Ziur gagoz Planetearen Orduaren espiritua inoiz baino beharrezkoagoa dala itxaropen, batasun eta lankidetza-mezu bat helarazoteko gizateriak be aurre egin behar deutsen mehatxu handien aurrean, klima-aldaketearen edo naturearen suntsipenaren aurrean.
Argibide gehiago hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!