Kazetariei kuotak kobreteari itxiko deutsee alarma egoereak irauten dauen bitartean
2020-03-25 12:28 Pil-pileanKazetarien Euskal Alkargoaren eta Alkartearen erabagia da.
Kazetarien Euskal Alkargoko (CVP/KEE) eta Euskal Kazetarien Alkarteko (AVP/EKE) batzordeek, era telematikoan batzartuta, aldi baterako eta salbuespenez, bazkide eta alkargokideen kuotak kobretea martian eta apirilean bertan behera ixtea erabagi eben atzo, ustez alarma egoerea eta herritarren konfinamenduaindarrean egongo diran bitartean, hain zuzen be. Neurri horri esker, CVP/KEEko eta AVP/EKEko batzordeok ekarpena egiten dogu lan-ondorioak eta, beraz, diru-sarrerak galtzen hasi diran lankideak laguntzeko, nahiz eta erabagi horrek aurrekontuko defizita ekarri urtearen amaieran.
Era berean, gure erakundeen zerbitzuei eusteko lanean jarraitzen badogu be, informazino interesgarria banatzea, Kazetariak aldizkari digitalaren edizinoa, kazetariei arretea emotea eta bestelakoak ezin ditugu hilebete honeetarako programautako beste ekintza batzuk egin, mintegiak, berbaldiak, afari-tertuliak, bilerak edota aurkezpenak antolatzea eta egitea, esate baterako; zeregin horreek guztiak aitatu batzorde eta informazinoaren euskal profesionalen lan eta babes legez ezarritako zerbitzuaren parte dira.
CVP/KEEko eta AVP/EKEko batzordeok salbuespen-egoera hau lehenbailehen amaitu eta kazetarien artean ahalik eta eragin txikiena izatea nahi dogu, dagoeneko hasiak baitira egoerearen ondorio negatiboak sufriduten.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!