Astebetean, 500 personak baino gehiagok emon dabe izena boluntario izateko
2020-03-25 09:41 Pil-pileanGuztion Artean, Alkartasun Antolatua Sarean parte hartuko dabe.
Euskadin, aste honetan, 136 lagunek eskatu dabe laguntzinoa behar-beharrezkoak diran zerbitzuak baino eskaintzen ez dituan Alkartasun Antolatuko Guztion Artean Sarearen bidez beren oinarrizko preminei erantzuteko eta Cáritasek eta Gurutze Gorriak, zapatura arte, euskal gizartearen 517 laguntza-eskaintza jaso zituen hiru lurraldeetan.
Horrezaz gan, Gurutze Gorriak eta Cáritasek, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideen arabera, 193 boluntariok beharrezkoa dan profila beteten dabela ikusi dabe aldi labur honetan, izan be, lagundutako personen eta boluntarioen osasuna jagoteko, beharrezkoa da, plan honek kontuan hartzen dituan beste alderdi batzuen artean, boluntarioek osasun-arazorik ez izatea.
Eusko Jaurlaritzeak sustatutako Alkartasun Antolatuko Guztion Artean Sarea martiaren 17an jarri eben abian eta etxetik urten ezinik, sintoma bako pertonen babesa bermatzeko behar-beharrezko oinarrizko zereginak egin deiezan babestea dau helburu. Euren bizilekuan, bakarrik edo bikotekideagaz bizi diran eta familiaren laguntzinorik ez daben 70 urtetik gorako personei, menpekoei edo bestelako egoeran dagozanei zuzenduta dago zerbitzua, hau da, zerbitzua eskatzen daben personek laguntzinoa behar izan leikie eguneroko bizitzako preminei erantzuteko, berbarako, preminako hornigaiak eskuratzeko (elikagaiak, higiene eta garbiketa-produktuak eta beste batzuk), zaborra ontzietan sartzeko, Osasun Txartel Indibidualean agindutako botikak batzeko, maskotaz arduratzeko (paseoan joateko edo larrialdiko albaitaritza-arretea emoteko) eta geroratu ezin diran izapideak eta kudeaketak egiteko.
Gurutze Gorriko boluntariotzearen Autonomia Erkidegoko arduradun José Andrés Illanasek azaldu dauenez, behar-beharrezkoak diran zerbitzu horreek beteteko laguntza-eskaria (Gurutze Gorriaren eta Cáritasen telefonoen bidez) oso handia izan da egunotan eta askoz handiagoa beren burua boluntario izateko eskaini dabenen kopurua: Jente asko izan da, egia esan, gizartea alkartasuna erakusten dago. Kontua boluntario guztiek jarduteko eta auzokoei laguntzeko aukerea azkar bideratzea da orain asmoa, adierazo dau.
Illanak gogorarazoi dauenez, egunak aurrera egin ahala gora egin leike oinarrizko preminak beteteko laguntzino-zerbitzua behar dabenen kopuruak, berbarako, jateko lekuak beteta zituenak eta erosketak egiten urten ezin izango dabenak, edo botika edo beste gauza batzuen preminak izango dituenak, azpimarratu dau.
Horretarako, boluntario gehiago beharko dira eta, esangura horretan, Gurutze Gorriak eta Cáritasek laguntzinoa eskaintzen daben persona gehiagoren egokitasuna aztertzen jarraituko dab, laguntzinoa eskaintzen dabenen zein jarduera hasten dabenean, beren osasun-egoerea egokia dala ziurtatzeko.
Baldintzak
Boluntario izateko, beharrezkoa da patologia kronikorik ez izatea eta jarduerea hasi aurreko 14 egunetan sintomarik agertu ez izana, ezta bizileku batera joan aurretik be. Gainera, beharrezkoa da 18-64 urte izatea eta datorren hilebetean, astean bi edo hiru egunetan, gitxienez ordu bitan laguntzeko astia izatea.
Gurutze Gorriak, 945-222.222 telefono-zenbakiaren bitartez, laguntzino-eskaerak eta boluntario lez lagundu nahi daben personen datuak jaso, euren parte-hartzea bideratu eta parte hartzeko baldintzei buruzko informazino zehatzagoa emoten dau. Cáritasek antzeko funtzinoak beteten ditu eta, lagundu nahi izan ezkero, 688662773 telefono-zenbakira deitu leikie zuzenean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!