Piztiak taldearen 'Hasi orduko' plataforma digitaletan

Bizkaie! 2020-03-23 12:21   Musikea

TU-K taldea desagertu zanean, Ondarroa eta Mutrikuko musikariez osotu zan Piztiak.



Hasi orduko
(1992) Piztiak taldearen bigarren lana da, lehen LPa. Orduan binilo, cassette eta CD formatuetan argitaratu eben, hau be Lasarteko estudioetan Jean Phocasek grabau eban eta produkzinoa Juan Carlos Perez, Phocas eta Piztiak taldearena izan zan. Sasoi horretan boskotea zan Piztiak.

Azala Josu Aranbarri taldekidearen ardurea izan zan eta erretratua be harek egindakoa.

Disko honetan The Velvet Underground taldearen White light white heat abestiaren bersino berezi bat dago Argitan Berotan Josuren berbakaz.

Lehen singlea Hain Nekatuta izan zan eta bigarrena Ikaraz.

Hasi Orduko diskoan 12 kantu dagoz:

- Arrebaz (K. Uirbe/J. Aranbarri).

- Hain Nekauta (K. Uribe/T. Uribe).

- Espiral erdian (J. Aranbarri).

- Irentsi nazazu (T. Uribe).

- Azkenean (T. Uribe).

- Ezari ezarian (K. Uribe/T. Uribe).

- Argitan Berotan (J. Aranbarri/Lou Reed).

- Hasi orduko (T. Uribe).

- Egizu ondo! (J. Aranbarri).

- Ez naiz ezer (K. Uribe/J. Aranbarri).

-Ikaraz (K. Uribe/T. Uribe).

- Behin eta berriz (J. Aranbarri-K. Uribe/T. Uribe).

- Ez naiz ezer –bertsio akustikoa (K. Uribe/J. Aranbarri).


Taldekideak:

Txomin Uribe: abotsak eta gitarrak; Josu Aranbarri: abotsak, eta bajuak; Justo Urkiri: Tekladuak; Bernar Ituarte: gitarrak; eta Carlos Torres: batería.


Hasi orduko be plataforma digitaletan dago eta honegaz Piztiak taldearen diskografía osoa dago entzungai, AEK egunerako egindako Munduan dagoen bazterra abestiaren faltan; entzun hemen.


Piztiak taldearen diskoak:

- HUTS NAZAZU (EP -1991)

- HASI ORDUKO (LP -1992)

- ARGIA ETA ITZALA (LP -1998)

- ZERO (LP -1999)

- EURIAREN ZAIN (LP -2006)

- GABEKO KALAPITXIXAK (LP -2009)

- U (LP -2015)

- BIXITXI MARABILLI RE 'ALL STAR' (SINGLE -2015)

Kontuak kontu, datorren urtean 30 urte beteko dira lehenengo diskoa atara genduanetik eta bira bat atontzen gabiz urteurrena ospatzeko. Disko guztietako kantuakaz osotuko dogu errepertorioa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu