ONCE itsuakaz eta ezintasunak dituen personakaz bat
2020-03-18 09:43 Pil-pileanONCE Fundazinoaren Boluntariotza Unidadeak gaur egungo egoerara egokitu ditu zerbitzuak.
ONCE Gizarte Taldea, batez be ONCEren gizarte-zerbitzuen jardunaren eta ONCE Fundazinoaren Boluntariotza taldearen lanaren bidez, dagoeneko larrialdiko plana jorratzen dago itsuei eta ezintasuna daben personak atendiduteko, batez be, edadekoak, bakarrik bizi diranak eta koronabirusak eragindako egoerearen ondorioz, atentzino handiagoa behar dabenenak.
Erakundeak gizarte-langileek, psikologoek eta boluntariotzako arduradunek osotutako oinarrizko arretako taldeak jarri ditu martxan bere zentro eragile guztietan. Etxeetan bakarrik bizi diran 55 urtetik gorako itsuentzako arreta-zerbitzua indartu egin dabe, egoerearen jarraipena egiteko eta behar izan leikien edozein laguntza mueta errazteko, besteak beste, laguntza psikologikoa edo elikagaiak edo botikak eskuratzeko.
Horrezaz gan, guardiako taldeak lanean dagoz Tifloteknologia eta Barrikuntza Zentroan (CTI), itsuentzat eta gor-itsuentzat hain beharrezkoak diran gai teknologikoetan laguntzinoa bermatzeko; eta ONCEren Bibliografia Zerbitzua (SBO), braillez eta irakurketa birtualean sartzeko aukerea emoten dauen soinu-produkzino guztiaz arduratzen dira.
Bitartean, Hezkuntza Baliabideetako Zentroetatik (CRE) ikasle itsuei edo ikusmen-urritasun larria dabenei emoten jaken hezkuntza-arreta bide telematikoz egiten dabe irakasle eta profesional guztiek eta gauza bera ONCEko Fisioterapiako Unibersidade Eskolatik (EUF).
Txakur Gidariaren ONCE Fundazinoak (FOPG) lehentasuna emongo deutso bere txakurren ongizateari, bai egoitzan dagozanena, bai familiakaz dagozanena be; Itsuentzako Kirolen Espainiako Federazinoak (FEDC), barriz, kirol-jarduerea eten arren, arduradun teknikoak eta administrazinoko langileak sortu daitekezan edozein preminaren zain dagoz, kirolariei etxeko prestakuntzetan laguntzeko.
ONCE Fundazinoa
ONCE Fundazioaren Boluntariotza Unidadeak gaur egungo egoerara egokitu ditu zerbitzuak; esangura horretan, erosketak egiteko, ariketa fisikoko errutinei eusteko eta estresa eta ziurbakotasuna arintzeko telefono bidezko laguntzinoa emoten dau. Personak laguntzeko sarea da. Aurrez aurreko laguntza-kasuetan, higiene eta prebentzino-neurriak zorroztu behar dira beti, baina bolada gogor honetan gehien behar dabenen eskaerei eta beharrei erantzun nahi deutse.
Izena emoteko edo zelan lagundu jakiteko, boluntariotza@fundaciononce.es helbidera idatzi edo 91 506 5105 telefonora deitu daiteke.
ONCEk bertan behera itxi ditu zozketak
2020ko martiaren 16tik aurrera, ohiko loterien zozketak bertan behera uztea, koronavirusak sortutako ezinegonari aurre egin eta agintariek ezarritako alarma egoerea amaitu arte. Erakundeak itsuei edo beste ezintasunen bat daben personak atendiduten jarraitzen dau. Administrazinoek hartutako neurrien arabera, besteak beste, alarma-egoerea ezartzea, Erakundeak ahal izan dituan erabagi guztiak hartu ditu bere langileen defentsan, bai eta konsumitzaileen eskubideak bermatzeko eta bere 72.000 afiliatuen eta ezintasuna daben gainerako personak babesteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!