'Moskito' Igor Estankonaren bosgarren poema liburua plazan
2020-03-17 10:28 KultureaAzkenekotik hamaika urte igaro ondoren argitaratutakoa da.
Bizitzaren bideak baizen zabala eta ustebakoa, Moskito aitatasunaz dabil, bikoteaz, nazinoaz, heriotzaz; agerpen eta desagerpenean, adierazo eta ezkutatzean oinarritzen dan unibersoa da berea, lanbroak ezkutatutako poesia, hainbat irakurketarako aukerea iradokitzen dauena.
Estankonak badaki zinikoa izaten, baina badaki esperantzeari eta poesiaren edertasunari eusten be.
Poesia da Igor Estankonak dakarrena, 96 orrialdeko liburua
Azaleko irudia Borja Estankonarena da eta aazaleko diseinuan laguntzaile izan dau La Machine.
Susa Literaturak osorik eskaintzen deusku hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!