Soraluzen, semeak bere ama, 74 urtekoa, hil dau

Bizkaie! 2020-03-17 09:57   Pil-pilean

ONEKA, Euskal Herriko emakume pensinodunen plataformeak salatu egin dau hilketea.

- Barriro be emakumeok gara heriotzaraino heltzen dan indarkeria matxistearen helburu eta hori, Sistema Patrialkalaren ondorioa da, emakumeok gizonen azpitik ezartzen gaituana.

- Emakume eta nagusi izatea, genero indarkeria sufriduteko goi mailako arrisku faktorea da eta gehienetan indarkeria hori, ikusezina eta iraunkorragoa da.

- Egoera ekonomiko ahulagoa izateak, gure bizitza larriagotu egiten dau, izan be, ordainketa eta onarpen sozialik bako jagoletza lana egiteak, jasoten diran pensinoak, gizonezkoenak baino % 40 bajuagoak bihurtzen ditualako.

- Salatu nahi dogu, osasun egoera larri honek behartuta, etxean konfinauta egon beharrak, emakumeok gizonak baino gehiago zigortzen gaituala, izan be, emakume askok, itxialdi honi esker, haren erasotzaileagaz igaro behar ditualako egunak.

Alkartea, genero indarkeriaren kontra burrukan dabil eta ibiliko da, ez bakarrik zemendiaren 25ean, egunero baino, Soraluzen jazotakoa, barriro inon jazo ez daiten.


ONEKA

Gure arteko askok, bizitza osoan egindako lana, askotan ordaindutako lana izanda be, kotizazinorik bakoa eta ondorioz, eskubiderik bakoa izan da; holan ibili gara azpi-lanetan, garbitzaile, jagole eta zerbitzu lanetan, baserrietan eta arrantzeagaz zerikusia izan daben beharretan, gehienetan, ezelako dirurik jaso barik. Etxeko lanaz eta bertan bizi ginanen ardurearen erantzule izan gara beti eta hori guztia, doban. Guri esker, gizarteak aurrera egin dau. Milaka emakume gara, onartu bako aberastasuna sortu dogunak, ordainik jaso barik lan egin dogunak, kotizau ezinik bizi izan garenak eta horren ondorioz, gure zahartzaroan, eskubide barik gagozanak.

Sutan gagoz, emakumeen kontrako indarkeriaren larritasuna ikusirik, baina badago beste bazterketa mueta asko, agertzen ez dana eta milaka emakumek egunero jasan behar dabena, bere bakardadetik, bere prekariedadean, gizartearen onespen barik, ikusezinak bihurtzen gaituelarik.

Bidebakokeri sozial honen aurrean Hego Euskal Herriko Emakume Pensinodun garen neurrian, gure artean antolatzeko beharra ikusi dogu, emakume nagusi eta pensinodun lez ditugun beharrei, bidezko erantzuna emon ahal izateko; gizartearen eta Instituzinoen aurrean gu geu bozeroaikle izan gaitezen.

Holan sortu dogu ONEKA Euskal Herriko Emakume Pensionistak Alkartea. Helburua da Herri honetako emakume pensionistak batu eta emakume guztientzako Europako Gutun Sozialaren erispideak jarraituz, pensino duina lortzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu