#BizkaiaGara boluntarioen laguntzino-sarea aktibau dabe edadekoak laguntzeko
2020-03-17 08:54 Pil-pileanAmorebieta-Etxano kili-kolo dabizen herritarrak babesteko boluntarioen bila dabil.
#BizkaiaGara sareak boluntarioak batu gura ditu, bakardade-egoeran dagozan 9.1000 edadeko baino gehiagori –foru-erakundeak identifikauta dau kopuru hori– laguntzinoa emoteko, COVID-19 birusak eragindako larrialdiak kili-kolo dagozan persona horreei sortu jakezan beharrizanei erantzuteko.
Boluntarioek botikak edo jatekoa erosteko laguntzinoa emongo deutse Bizkaiko adinekoei, etxetik urten ez deien.
Bizkaiko Foru Aldundiak boluntarioak lortzeko kanpainea aktibau dau, astelehenetik aurrera #BizkaiaGara boluntarioen laguntzino-sarea osotu deien. COVID-19 koronabirusak eragindako beharrizanen ondorioz, leitekeana da menpekotasun-egoeran dagozan eta etxean jagole bategaz bizi diran 9.168 edadekoek laguntzino-behar handiagoa izatea oinarrizko jarduera horreek egiteko, ez baita gomendagarria etxetik urtetea.
Telefono-deien bidez, foru-erakundea hartu-emonetan jarriko da laguntzino horren balizko jasotzaile legez identifikautako edadekoakaz; euren beharrizanak jaso eta erantzuteko prozesua aktibauko dau. Era berean, kolektibo horretan sartuta ez dagoan lurraldeko beste edozein edadekok laguntzino hori behar badau Aldundiaren 94 406 6000 telefono-zenbakira deitu leike astelehenetik aurrera.
Aldundiak bizkaitarren alkartasuna eskatu eta dei egin deutse herritarrei #BizkaiaGara laguntza-sareagaz bat egin deien, koronabirusak sortutako krisi honetan, erakundeek aplikautako euste-neurrien ondorioz egoera ahulenean dagoan arrisku-talde hori babesteko.
Etxean dagozan eta etxean geratu behar diran edadekoak dira, bakarrik bizi diranak, edo edadeko beste persona batzuekazin bizi diranak. Boluntarioak telefonoz jarriko dira hartu-emonetan persona horreekaz, jateko eta botiken arloan dituen beharrizanei buruz galdetzeko; gero, erosi egingo ditue eta etxeetara eroango, higienea eta segurtasuna goitik behera bermatuta.
Boluntarioek informazinoa, prestakuntzea, orientazinoa eta baliabide materialak jasoko ditue zeregin hori beteteko, berebiziko arretea jarriz COVID-19 birusa ez kutsatzeko prebentzinoan, edadekoen eta boluntarioen babesa bermatzeko.
#BizkaiaGara boluntarioen laguntza-sareagaz bat egin nahi daben personek bolunta Bizkaiko boluntariotza-agentziaren bidez egin ahal izango dabe, astelehenetik aurrera. Horretarako, 94 416 1511 telefono-zenbakira deitu behar dabe edo mezu bat bialdu helbide honetara: bizkaiagara@bizkaia.eus.
Boluntarioak lortzeko, #BizkaiaGara sareak euskal unibersidadeak eta Bolunta ditu baliabide; horrezaz gan, Bizkaiko Gurutze Gorriagaz koordinauko ditu geroko ekintzak, eta lurraldeko udalerri guztietara zabalduko da.
Bizkaiko Foru Aldundiko aurrez aurreko arreta-bulego guztiak zarratuta egongo dira martiaren 17tik aurrera
- Jendaurreko arreta kanal telefoniko eta telematikoen bidez egingo da, eta kanal horreek indartuz.
- Herritarrek Aldundiaren zerbitzuei buruzko informazino eguneratua eskuratu leikie hemen.
- Ondoko estekan telefono bidez komuniketako zenbakien zerrendea agertzen da.
Amorebieta-Etxano kili-kolo dabizen herritarrak babesteko boluntarioen bila dabil
Amorebieta-Etxanoko Udalak eta Gurutze Gorriak alarma egoerak dirauen bitarterako telefono bidezko laguntzinoa eta etxerainoko laguntzino sare bat antolatu dabe. Helburua ondokoa da: edadekoen ongizatea bermatu, ezintasuna dabenena, errefuxiatuena eta gaixotasun kronikoak dituenena; eta koarentenan dagozanei oinarrizko jateko, botika zein bestelakoak helarazo.
Amorebieta-Etxanoko Udala eta Herritarren Arreta Zerbitzua zabalik dagoz baina komunikazio telematikoari lehentasuna emotea eskatzen da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!