Bilboko Alde Zaharreko dendariak estu eta larri

Bizkaie! 2020-03-17 08:03   Pil-pilean

Preminazko neurriak eskatu ditue galera ekonomikoari aurre egiteko.

Zazpikaleak alkarteak eskabide zehatza egin deutse erakundeei zarratzeko puntuan eta arrisku bizian dagozan denda txikien egoerea arintzeko neurriak hartu deiezala.

700 negozio inguru dagoz Alde Zaharrean eta krisialdi historikorik izan ez daiten, beharginek neurri zehatzak gura ditue erakundeen partetik. Horrezaz gan, herritarrei be dei egin deutse herri txikietako zein Bilboko Alde Zaharreko dendariakaz erantzukizunez jokatu deien.

Halan da be, Zazpikaleak alkarteak agintariek ezarritako neurriak betetako konpromisoa erakutsi eta herritarrei zentzunez jokatzeko eskatu eta gogoratu dau alarma egoeran gagozan arren, Alde Zaharrean zabalik egongo dirala jatekoa erosteko dendak, farmaziak, optikak, kioskoak eta estankoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu