Euskadiko Irakurketa Publikoko zerbitzu digitalak martxan
2020-03-16 11:21 KultureaeLiburutegian: maileguak bikoiztu egin dira.
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus helbide elektronikoa herritar guztien eskura jarri dau, eLiburutegira hurreratu daitezen. Batetik, eLiburutegian sartzeko pasaberbarik ez daben Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko bazkideek helbide horren bidez eskatu ahal izango dabe; bestetik, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko bazkide ez diranek aukerea izango dabe helbide horren bidez bazkide egiteko eta, ondorioz, eLiburutegian sartzeko. Azken egunetan, eLiburutegiko maileguak bikoiztu egin dira.
COVID 19ren burukominak sortutako egoerea kontuan hartuta, Euskadiko liburutegi publikoek aurrez aurreko zerbitzuak eten dituenez, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak gogorarazo dau Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak zerbitzu digitalak eskaintzen dituala, liburu digitalak mailegatuz edo Internet bidez filmak eta dokumentalak ikusteko aukerea eskainiz, eLiburutegiaren bidez.
eliburutegia.euskadi.eus helbidean sartuta, Euskadiko Irakurketa Publikoko sareko liburutegietako bazkideek 20.000 liburu digital eta 15.000 film baino gehiagoko katalogo bat izango dabe eskura. Liburuak ordenagailu, tablet zein eBook bidez irakur daitekez.
Liburutegi digital honetan sartzeko, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko bazkide izatea besterik ez da behar eta nahikoa da liburutegiko gainerako zerbitzuetara sartzeko erabilten diran ohiko datuak sartzea (bazkide-zenbakia eta pasaberbea, hau da, erabiltzaileek bazkide egitean jasoten dituen datuak). Halan da be, persona askok pasaberbeaa ez dabela jakinda, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus helbide elektronikoa aktibau dau aldi baterako, herritar guztiei eLiburutegian sartzea errazteko. Holan, eLiburutegira sartzeko gakoa ez daben Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko erabiltzaileek helbide horretan eskatu ahal izango dabe. Era berean, Irakurketa Sare Publikoko bazkide ez diranek bazkide egiteko aukerea izango dabe, liburutegiko txartela eta eLiburutegian sartzeko pasaberbea eskuratuz.
Helbide elektroniko horrek aldi baterako eskainiko dau aukera hori, egoerea normalizau arte. Hortik aurrera, eLiburutegian sartzeko pasaberbea lortu nahi dauenak edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiren bateko bazkide egin nahi dauenak liburutegietan bertan egin beharko dau, orain arte legez.
Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak 2004an sortu eban Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea, Euskadiko liburutegi publiko guztiak batu eta zerbitzuak hobetzeko sinergiak sortzeko asmoz. Sarearen oinarria udal-titulartasuneko liburutegiak dira, baina udalarenak ez diran beste liburutegi batzuek be osotzen dabe (Eusko Jaurlaritzea, Euskadiko Artxibo Historikoa, HABE, Lazkaoko Beneditarren Artxiboa, Zarauzko Photomuseuma, Arabako Foru Aldundiaren menpeko liburutegiak...). Sareak 1.036.217 erabiltzaile ditu, eta funtsen artean (6.000.000 baino gehiago) 1.200.000 titulu inguru dagoz. 2019an, 2.744.200 mailegu baino gehiago egin ziran Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareako liburutegien bidez, eta 120.000 liburutegi-arteko mailegu-bialketa baino gehiago egin ziran (Irakurketa Sareari esker, liburutegi batek ez badau erabiltzaileek eskatutako tituluren bat, Sareko beste liburutegi bati eskatzen deutso).
Bestalde, eLiburutegia Estdtuko liburutegi digitalik handiena da eta formatu ezbardinetan 20.000 liburu digital inguru eskaintzen ditu. 2014ko zemendian jarri zan martxan, eta urtez urte hazten jarraitzen dau. 2019an, 68.981 mailegu egin ziran eta momentu honetan 43.000 erabiltzaile ditu.
Herritar bakotxak hilean lau liburu irakurteko eta astero film bi ikusteko aukerea dau eLiburutegian. Honako helbide honetan azaltzen da zelan deskargau eduki digitalak gailu elektronikoetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!