Martiaren 13tik aurrera Azkuna Zentroaren jardueretan aldaketak izango dira

Bizkaie! 2020-03-13 10:51   Pil-pilean

Edozein duda argitzeko edo informazinoa eskatzeko, deitu 944 01 40 14 telefonora.

Osasun publikoaren babesari lehentasuna emonez, Azkuna Zentroak bat egin dau Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak COVID-19 (koronabirusa) geldiarazoteko emondako osasun-gomendiakaz, ondoko neurriak hartuz:

- Zentroko kultura-programazinoa eta bisita gidatuak bertan behera ixtea edo aldi baterako atzeratzea.

- Jarduera Fisikoaren Zentroko ikastaroak bertan behera ixtea edo aldi baterako atzeratzea.

- Ugerlekuaren edukierea 100 personara mugatzea.

- Gimnasioaren edukierea 100 personara mugatzea.

- Mediatekearen edukierea 100 personara mugatzea.

- Ikasketa Gelearen edukierea 25 personara mugatzea.

- Erakusketa Aretoko eta Lantegia 2ko erakusketetarako sarbidea aldi baterako etetea.

Gogoan izan garrantzitsua dala osasun-arloko agintariek segurtasun-distantziei (metro 1) eta higieneari jagokenez ezarritako prebentzino-neurriak betetea.

Edozein duda argitzeko edo informazinoa eskatzeko, deitu 944 01 40 14 telefonora.

Jarraituko dogu egoerearen gorabeheren barri emoten, gure webgunearen eta gure sare sozialen bidez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu