Euskal Idazleen Alkarteak 'Irakurri, mesedez' ekimena atondu dau

Bizkaie! 2020-03-12 12:14   Kulturea

Loraldia eta BilboMetrogaz alkarlanean dator ekimena.

Bizkaiak bizi dituan giro naturalaren zein sozialaren gaineko hausnarketa literarioak batu ditue, irakurlearen gozagarri. Beraz, Bizkaiko idazle batzuen testuak erakusketa batean irakurgai izango dira Metroan, martian, Bizkaiko berbak balira legez. Ekimena borobiltzeko, testu horreetako batzuk okasinorako atondutako saioan irakurriko dira, Loraldia Jaialdiaren barruan, martiaren 14an, zapatuan, eguerdiko 12:30ean, San Mames Metro geltokian.

Euskal Idazleen Alkarteak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoari esker bertoko sortzaileak sustatu nahi ditu eta horretarako Irakurri, mesedez kanpainea aurkeztu dau, gure testuak irakurtea nahi dogulako. Edozein zabalkunde kanpainarako alkarlana lakorik ez dago eta horrexegatik batu gara erakunde bigaz (BilboMetro eta Loraldia). Alkarlana ardatz, 2020ko martian Bizkaiko idazleen testuak jarriko ditue irakurgai Bilboko metroan. Hiru ekintza zehatz atondu ditue: Erakusketea BilboMetron; irakurraldia Loraldian; eta testuak jasoten dituan argitalpena.

Kontuak kontu, Iñaki Friera, Irati Jimenez, Jon Gerediaga, Julen Gabiria, Karmele Jaio, Kirmen Uribe, Leire Bilbao, Lutxo Egia, Miren Agur Meabe, Nerea Arrien, Paddy Rekalde, Rafa Ugalde, Sonia Gonzalez, Unai Iturriaga, Yolanda Arrieta, Alaine Agirre, Amaiz Iturbide, Asel luzarraga, Goizalde Landabaso, Gotzon Barandiaran, Igor Estankona eta bestelakoak izango dira protagonista.

Autoreak zein testuak, askotarikoak dira eta hori sano deigarria da, ze aukera zabala dagoan Bizkaiko sortzaileen artean.

Testuak, euskerazko berbak, letrak, horreek guztiak koloreagaz eta tipografiagaz buztartuta, lotsa barik. Hona hemen behin-behineko diseinua, hori elementuz osotuta dator metrokoa. Berbea egin nahi dogu erakargarri!

Ion Sarasola diseinatzaileak sortu ditu euskarri guztiak eta izenburua jarri ekimenari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu