Bilbok eta Santanderrek kultur hartu-emon estuagoak izango ditue

Bizkaie! 2020-03-11 13:09   Kulturea

Kultur proiektuak barritzaileak izatea nahitaezkoa da. 

Bilboko eta Santander-eko udalek, 2012tik, uri bien arteko kultur hartu-emonak sendotu nahi ditue eta ordutik sustatzen dabe alkarlan hitzarmen bat, helburutzat dauena alkarregaz sustatzea kultur ekimenak. Akordio horren emoitzea Bertatik bertara 2020 programea da; horren bitartez, lau kultur proiektu jorratuko dira, uri bateko edo besteko kultur edo sorkuntza sektoreko erakundeek sustatuta, izan be, konpromiso horren barruan, Bilboko Udalak, Kultura Sailaren bitartez eta Fundación Santander Creativa (FSC) fundazinoak proiektuen poltsa bat eratzeko deialdia egin dabe, uri biek 40.000 euroz horniduta erdibana.

Lau proiektu hautatuko dira eta bakotxari 10.000 euroko aurrekontua emongo jako. Uri bakotxak lau proiektu horreetako bina diruztatu eta landuko ditu eta uri batean edo bestean gauzatuko dira, bakotxaren kultur programazinoari erantsiko jakozalarik; uri bietarako jarduerak proponiduten dituenak lehenetsiko dira.

Kultur proiektuak barritzaileak izatea nahitaezkoa da eta uri bietako kultur agenteen lanaren emoitzea. Ekimenek uri bietako kultur agenteen artean lan hartu-emonak eta sareak sortzea eta eratzea ekarri behar dabe eta, orobat, Santanderko eta Bilboko kultur programazinoa aberastea.

Laguntza horreek eskuratu nahi dituen proiektuak eta ekimenak posta elektronikoko helbide honen bidez aurkeztu daitekez, euskeraz edo gaztelaniaz info@santandercreativa.com apirilaren 8ra arte. Eskaria egiteko eredu digitala behera kargau behar da www.santandercreativa.com helbidean; programako oinarriak be leku horretan bertan konsultau ahal izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu